"Calcuta Ondoan" elkarteak antolatuta, Egungo hezkuntzaren inguruan hausnarketa sustatzeko jardunaldiak egingo dira Donostiako Zuzenbide Fakultatean irailaren 29an hasita.
Irailaren 24ra bitartean eman liteke izena.

Jardunaldiak 16:30etik 20:30era bitartean izango dira.

Zein dira gure sistema sozioekonomiko, politiko eta kulturalaren eta jasotzen dugun hezkuntza homogeneizatzailearen arteko loturak?
Zergatik sortzen ditu sistema honek bidegabekeriak eta areagotzen du berdintasunik eza?
Zein dira bere ondorioak ingurumenean? Zergatik da bereziki bidegabea emakumeekin?
Espazio bat proposatzen dizugu, etenaldi bat egin eta gure hezkuntza-sistemaz eztabaidatzeko, bizitzaren sareari eusten dion gizarte-aldaketa lortzeko, ezinbesteko aukera emantzipatzaile eta eraldatzaileak azter ditzagun.

*Egun batzutan 17:00etan hasiko gara. Hainbat jardunaldi euskara hutsean, beste batzuk gazteleraz eta beste hainbat elebidun izango dira.