Biharamunerako koordenatuak liburua.

 

Hik Hasik monografikoa aurkeztuko du ekainaren 12an Orona Fundazioaren eraikinean, Hernaniko Galarreta auzoan.Hurrengo urteetararako mugarri izango den EAEko Hezkuntza Legeari buruz.

Egindako irakurketa eta aurrera begirako norabidea ditu ardatz liburuak. Marko berriaren abagunea baliatu nahi duten irakasleei eta hezkuntzan ardurak dituzten udalei eta eragileei zuzendua dago.

EAEko Hezkuntza Lege berriak agertoki berri batean jarri ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeak, irakasleak, hezitzaileak, langileak, ikasleak, familiak, hezkuntza-eragileak eta, oro har, jendarte osoa.

Hik Hasik bere Hezkuntza Proposamenaren talaiatik begiratu dio abagune berriari. Legeak zabaldutako aukerak, sortutako zalantzak eta aurrera begira garatu beharreko ildoak aletzen dira monografikoan, betiere denontzat eta denona izango den euskal hezkuntza-sistema propioa xedetzat hartuta.

 

Liburua gure webguneko dendan eskuratu daiteke.