Besteak beste, ondoko gaiak jorratzen dira Hik Hasi-ren 192. zenbakian:- Gaia: Arkitekturak pedagogian duen eraginaz, Finlandia eredu hartuta- Elkarrizketa: Anna Tardos, Hungariako Pikler-Loczy institutuko zuzendaria - "Hezkuntza ez da predikatzea; jarrera gizatiar bat da, gauzak nola egin, nola esan, pertsonak nola tratatu... hori guztia zaintzea da hezkuntza"- LOMCEri EZ: Mariam Bilbatua, Hezkuntza Zientzietan Doktorea - “Estatuko ikasle guztiek estatuak agindutako edukiak menperatzeko kontrol sistema ezarri nahi du LOMCEk”- 0-3 formazioa: Alvaro Beñaran psikomotrizista - “Gorputzetik abiatzen gara, eta plazer sentsazioetatik, hezitzailea bere gaitasunak lantzera eramateko”- Esperientziak: Emozioak Gorputz Hezkuntzan- Galdeidazue: Zer-nolako garrantzia dauka isiltasunak ikaste-prozesuan? (Virginia Belategi Azpiri)- Atzeko Atetik: Rebeka Arraras