Lehenengo aldiz eskolatzen diren haurren aurrematrikula egiteko epea otsailaren 1tik 8ra zabalik egonen denez, Nafarroako zenbait toki entitatek kanpaina bat abiatu dute gurasoek matrikula egiteko orduan D eredua aukera dezaten. Bideo bat ere prestatu dute. Hemen ikusgai.

Prentsaurrean egondakoak:

Kati Leatxe  Agoizko Udaleko euskara zinegotzia

Roberto Pérez Elorza  Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko teknikaria.

Joxemari Agirretxe Porrotx

Anabel Arraiza Marikalanbre

 

Horietaz gain, honakoak bertaratu dira:

Unai Lako Agoizko alkatea

Antonio Gila Gila Antsoaingo alkatea

Kirio Gaztearena Atarrabiako alkatea

Javier M. Sotro Esteribarko euskara zinegotzia

Koldo Moreno, Atarrabiako notarioa, eta haren gurasoak

Kanpainaren leloa:

Hazi eta irabazi D eredua

 Antolatzaileak:

Aranguren Ibarreko Udala, Antsoaingo Udala, Atarrabiako Udala, Burlatako Udala, Orkoien, Oltzako Zendea eta Etxauriko Udala, Sakanako Mankomunitatea, Uharteko Udala, Esteribarko Udala, Zizur Nagusiko Kultur Patronatua, Berriozarko Udala, Garesko Udala, Berriobeitiko Udala, Agoizko Udala

 

 Ezaugarriak:

Kanpaina Irrien Lagunak klubaren laguntzarekin prestaturikoa da. Honako elementuek osatzen dute:

-Bideo interaktiboa: Aipatu taldearekin bideo interaktibo bat prestatu dugu. Bertan D ereduaren alde agertzen dira talde famatuaren pertsonaia gehienak: Pirritx, Porrotx, Marimotos, Marikalanbre, Pupu eta Lore eta abar ohikoak dituzten pasadizotan. Horietaz gain, honako pertsona hauen testigantzak agertzen dira:

- Koldo Moreno, Atarrabiako notaria

- Samira Al-Amaoui, Orkoiengo Auzalor eskolako ikaslearen ama

- Jone eta Ana Fresneda, A ereduan ikasitakoak

- Mikel Riojano, EE.BB  beka batekin ikasten ari den ikaslea.

- Juan Martínez de Irujo, pilotaria

-Roberto Pérez Elorza, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko teknikaria.

 

Testigantza horien bidez Udal eta toki entitateek gurasoak D eredua aukeratzera animatu nahi ditugu, arrazoi hauengatik:

-       Eleaniztasuna bultzatzen du.

-       Hiru hizkuntzatan emaitza hoberik lortzen duen eredua da.

-       TIL metodologian esperientzia handien duena da.

 

Bideoa ikusgai dago helbide honetan: http://ttiki.com/46505

 

 - Publi-ipuina: bideoaren paperezko edizioa da, eta 2010. eta 2011. urtean jaiotako haurren etxeetara bidaliko da.

 

- Jaialdia:  Kanpainari bukaera emateko, Irrien Lagunak klubak jaialdi bat eskainiko du Iruñeko Anaitasuna pabilioian. Otsailaren 16an izanen da, goizeko 10:00-14:00 bitartean. Bertan egonen dira ere klubeko pertsonaiak, eta haien espektakuluaz gain honakoak:

 

- Tailerrak

- Puzgarriak

- Eta kilikiak

 

Haur horien gurasoek jaialdira joateko sarrera eskuratu dezakete bideoaren bukaeran inprimatu daitekeen oharrarekin. Inprimatutako ohar horrekin batera Udaletik etxera bidaliko zaion eskutitza, bere herriko Euskara Zerbitzutik jasotako gutunean zehaztutako eran, bi sarrera lortuko ditu.

 

Otsailaren 11tik aurrera, sarrerak salgai jarriko dira 012an.