Irailaren 18tik 21era “CAI Cuidado del Alma Infantil” proiektuaren arduradunak hainbat hitzaldi eskainiko ditu. Gutierrezek 31 urte daramatza helduen formazioan, eta 18 haur-tzaroaren eta familiaren zaintzan. Kataluniako lehen bi eskola libreen sortzaileetako bat da Gutierrez. 

Lehenengo hitzaldia Tolosako kultur etxean emango du, irailaren 18an, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, “Haurraren zaintza hazteko aukera gisa” proposatuko du.

Irailaren 19an, “Maitasunaz eta mugez” arituko da, beti ere haurraren arimaren zaintzatik abiaturik. Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan, izando da.

Irailaren 20an, Gasteizen. Tokia zehazteke dago.

Irailaren 21ean, Bilboko Bolunta zentroan, arratsaldeko 19:00etan, “Haurraren arimaren zainketaz” arituko da.

Saio horiei buruzko informazio gehiagorako, ianire81@euskalnet.net, eta, Haurraren Arimaren Zaintzari buruz: www.fundacioncai.com webgunean