UEUk eta Azpeitiko Udalak “Bullyingaren mugak gainditzen” jardunaldia antolatu dute, bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu eta komunitate moduan gai honetan nola eragin daitekeen hausnartzeko asmoz. Topaketa azaroaren 24an egingo da Azpeitian Sanagustin kulturgunean. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus