Hik Hasi euskal heziketarako elkartea sortzera doa Bizkaian. Euskal Herri osora hedatzen den egitasmoak Gipuzkoan izan badu bere egoitza bakarra orain arte, aurrera begira, Bizkaian ere izateko asmoa du.
Hori lortzeko, bilera egingo da datorren URTARRILAren 12an, asteartean, arratsaldeko 17:30ean Leioako EHUren Irakasle Eskolan. Eskolako zuzendaritzaren bilera-gelan egingo da.

Interesa duzuen guztiok zaudete gonbidatuta.

Bilerara joan ezin duen norbaitek informazioa jaso naiko balu, idatz dezala hikhasi@hikhasi.eus helbidera eta bileraren informazio-akta pasatuko zaio.