Urteroko legez, ikasturte hasierarekin batera Bizipozaren jaia ospatu da, aurtengoan Errenterian. Egitarau oparoa antolatu dute goizeko 10etan hasi eta egun osorako, hainbat gunetan banatuta. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna 5 € da, eta bazkaria ere 5 € kostatzen da. Beste guztia berriz DOAN da. Ikuskizunerako eta bazkarirako sarrerak salgai daude www.bizipoza.eus webgunean.