Irailaren 27an Tolosan egin zen “Bizipoza jaia”ren antolaketan aritu ziren Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartearen eta Tolosako hainbat eragileren artean. Aurten, 20 ikasturte bete dituela-eta, Hik Hasi saritzea erabaki zuten. Hik Hasik poz handiz jaso zuen saria eta bere eskerrik handienak eman nahi dizkie Irrien Lagunak klubekoei.