Haur Eskola baten hezkuntza proiektua hasteko edo familian aritzeko haur ikuskera zehatza izan behar dela uste dugu: haurrak konpetentziak ditu, erabakitzeko gaitasuna du, iniziatibaduna da, afektibitate-harremanak gauzatzeko gai da, ezagutza eraikitzen du, baita identitatea eta kultura ere. Malaguzzi-k zioen eran, Haur Eskola haurtzaro instituzioa da, giza-forum gisa ulertua. Familiekin harreman hestua egon behar du, familia bera baita aniztasunaren iturri handiena, eta, horrek, norbanako erlazioa eta komunikazioa eskatzen du, ahozko harremana ziurtatu behar da eta ahal izanez gero idatzizkoa ere bai, parte-hartzearen eta gestio demokratikoaren alde apostua eginez. Hau da, familiekin egiten den harremanen aberastasuna helduek eta haurrek bizi behar dute. Talde-lana etengabeko prestakuntzaren oinarri gisa planteatu behar da. Hezitzaile, sukaldari, garbitzaile pertsonalgoz osatutako taldea, egunerokotasuna ezbaian jartzeko gai dena, behatzailea, eztabaida sortzailea, hausnartzailea eta egitasmo berriak planteatzeko gai dena. Komunitatearekin eta hainbat talderekin elkarlana egiteko gai dena, sare sozialak sortzen… Haurtzaroaren kultura eraikitzen. Beharrezkoa da haur talde bakoitzarekin harreman zuzena izatea, eguneroko lanean hezitzaileen bikotean oinarrituta. Talde bakoitzean bi pertsona arduradun izateak harremanak, afektu erreferenteak, begiradak, zalantzak eta erlazioak errazten ditu. Behaketa eta dokumentazioa eskolaren proiektua garatzeko tresna dira, hausnartzeko, eguneroko jarduna baloratzeko: -       Eskolaren sarrerak eta irteerak. -       Elikadura. -       Atsedena. -       Garbiketa pertsonala. -       Jardun askea. -       Autonomia. Espazioen eta materialen antolaketa zaindu egin behar da: -       Eskola egiten duten pertsona guztietan pentsatu behar da, bizitzeko, erlazionatzeko eta abarrerako behar ezberdinak baitituzte. -       Ez da komeni barruko espazioa soilik planteatzea, kanpokoa ere kontuan hartu: jolastokia lorategian bihurtu eta naturarekiko harremana erraztu. -       Naturalak diren materialak lehenestu: ehundurak, egiturak eta abarrek haurrari eraikitzen eta sortzen errazten baitiote. Haur Eskola herrien eta hirien kultura eraikitzen duen komunitate gisa ulertzen dugu, jendea barneratzen laguntzen duena, bizikidetza eta pertsonen arteko elkarrizketa, haurtzaroaren ongizatea hobetuko duen jendartea posible egiteko.