PEDAGOGIA 2009, Habanako Biltzar Jauregian egingo da, urtarrilaren 26tik 29ra, goizeko 9:00etatik 17:00etara.
Biltzarreko gai nagusiak hauek dira:
Balioen hezkuntza eta aniztasunaren trataera
Hezitzaileen hasierako eta graduatu-ondoko prestakuntza
Herritarraren prestakuntza zientifikoa eta garatzailea hezkuntza maila guztietan
Hezkuntza eta kultura
Informazioaren eta komunikazioaren teknoloogiak hezkuntzan
Alfabetizazioa eta alfabetizazio-ondokoa
Eragileen eta eragile sozialen arteko integrazioa: eskola, familia, instituzioak eta erakundeak
Hezkuntza fisikoa, artistikoa, sexualitate eta osasunekoa, energetikoa eta ingurumenekoa
Hezkuntzaren jarduera zientifikoa
Hezkuntzaren kalitatearen ebaluazioa
Hezkuntza zientziak
Jose Martí-ren eta Fidel Castro-ren pentsamendua Kubako Iraultzako lan hezitzailean
Historiaren irakaspena
Gai horiek jorratuko dira Biltzarrean 19 sinposiotan, 3 jardunaldietan, eta 68 ikastaroetan.
Gairen baten inguruko txostena aurkez daiteke
Horretarako, ondorengo egutegia dago.
LABURPENEN AURKEZPENERAKO AZKEN EGUNA: 2008ko urriaren 15a.
TXOSTENAREN AURKEZPENERAKO AZKEN EGUNA: 2008ko azaroaren 15a.
Bisita berezituak heziguneetara
Habanako hainbat hezkuntza mailetako hezigune eta kultura eta zientzia arloko instituzio ezagutzeko aukera dago. Jarduera horrek hezitzaileekin, ikasleekin eta bertako hezkuntza komunitateko kideekin harreman zuzena izateko aukera eskaintzen du.
Biltzarreko matrikula egiterakoan heziguneen eskaintza aditzera emango da eta partaide bakoitzak aukeratuko du zein hezigunera joan nahi duen.
Ikuskizunak
Biltzarraren barruan, hasierako eta amaierako ekitaldiez gain, Carlos Marx antzokian egingo den kultur-galan parte hartzeko aukera izango da.
Txostenak aurkezteko modua, inprimakiak, eta informazio gehiago www.pedagogia2009.rimed.cu orrian duzue.