ELA, LAB eta Steilas sindikatuek greban parte hartzeko deia luzatu diete Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ikastetxe publikoei, bihar, abenduaren 14an. Hezkuntza Legearen zirriborroa aldatzeko eskatuko dute, Hezkuntza Sailak egindako proposamenarekin ez dutelako bat egiten. Besteak beste, eskola publikoa ardatz izateko, euskara erdigunean jartzeko eta segregazioari aurre egiteko neurriak hartzeko eskatuko dute.