'Pantailak 0-6an. Zertarako?' jardunaldiak hasi dira. Ikusminez bete da BECeko auditoriuma HIK HASIk Haur Hezkuntzarako antolatu dituen jardunaldietan. Hasierako hitzaldia Anna Ramis aditu kataluniarrak eskaini du eta ondoren Alvaro Beñaran eta Amaia Arroyo-Sagastak hartuko dute hitza. Bihar, larunbata, Zumaiako Zumaiena ikastetxean eta online izango dira jardunaldiak.