Irailaren 29an, igandean, Nafarroako Amaiur herrian BAZTANGO ESKOLA TTIKIEN BESTA egingo da. Egun osoko egitaraua antolatu dute.
EGITARAUA
10:00 Harrera.
10:30 Bi ibilbideen hasiera:
- Motza, zementuzko bidetik gan-etorria karrotxendako egokia, eta
- Luzea, mendi ibililaldia (7,5km).
11:30 Ipuin kontalaria: Amaia Elizagoien. Bide motza eta luzea elkartzen diren puntuan, Gezemendiko bordaldean izango da. Eguraldi euritsua izanez gero, Otsondo Elkartean. Elkartean, hamaiketakoa egiteko aukera izanen da.
13:00 Bazkari autogestionatua pilotalekuan
Nahi duenak paella jateko aukera ere izanen du (platerkadak 5€), baina aste bat lehenagotik Eskolan izena eman beharko da antolakuntza errazteko.
15:00 Zozketa.
15:00 Haurrendako ekitaldiak: Goiti
1- Puzgarriak
2- Zurezko jokuak
3- Rokodromoa
4- Zaldi ibilaldiak
5- Haurrendako proba konbinatuak
Tartean, Musika DJ-JJ BORDARI-rekin, eta atsalde apalean sutopilak jateko aukera.