Bihotz Inguru Baso-eskola elkarteak antolatuta, uztailaren 1etik 30era Baso Udalekua prestatu du 3-6 urte bitarteko haurrentzat Uliako basoan.Izena ematea, ekainaren 22ra arte izango da.

BIHOTZ INGURU BASO-UDALEKUA
Hirian bizi, naturarekin hazi

UZTAILEKO OPORRETAN ZATOZ DONOSTIAKO ULIA BASOAN JOLASTERA!
Baso-udalekuan 3 eta 6 urte bitarteko haurrak naturan jolastera gonbidatu nahi ditugu!!! Haurrak aire zabalean eta jolas librean arituko dira baso-pedagogia ereduen irizpideak jarraituz.

       Noiz: Uztailaren 1etik 30a arte.
       Non: Uliako basoan (Uliako Interpretazio Zentroa).
       Norentzat: 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat.
       Ordutegia: 9.30etatik 13.30ak arte.
       Prezioa: 160 euro
       Inskripzio epea: ekainaren 22ra artekoa.
        
    

Bihotz Inguru Baso-eskola Elkarteak, donostialdeko umeei aire zabalean hazteko aukera eskaini nahi die. Naturan hazi eta hezteak dakarren abantaila eta lorpenak ukaezinak dira umeen garapenean. Gure eskura ditugun ingurune naturalak gozatu nahi ditugu eta bereziki, gure txikien hazkuntzarako gaitasuna aintzat hartuko duen hezkuntza eremu seguru bat sortu nahi dugu.

Bihotz Inguru baso-udalekua, baso-eskola proiektuaren lehenengo urratsa eta materializazioa dugu. Haurrak naturan jolastera gonbidatu nahi ditugu pedagogia adeitsu honen irizpideak jarraituz.

Informazioa eta inskripzioak:
bihotzinguru@gmail.com

Telefono arreta ordutegia:
10.00etatik 13.00etara:
639 47 39 46
16.00etatik 19.00tara:
620 78 35 09