Azaroaren 28an hezkuntza eredu propioa eraikitzeari ekingo diogu! ideiarekin Hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak deitu dira.
“Hezkuntza Plataformen Topagunea”ren deiarekin bat egin dute hainbat hezkuntza eragilek.
 
 

Deitzaileen esanetan, datorren azaroaren 28an Hego Euskal Herriko kaleetara irten eta inori ez ezeri itxaron barik gure hezkuntza eraikitzeari ekingo diogu: herri curriculumak eraikiko ditugu, propioak eta Euskal Herrikoak, euskalduntze osoa bermatuko duten hizkuntz proiektuak garatuko ditugu, hezkidetzan hezteko urratsak emango ditugu, jantokiak elikadura burujabetzaren filosofian guk geuk kudeatuko ditugu... eta abar.

 

Mobilizazio egun nazionaleko deialdiak:

Araba – 17:00 – Kalejira – Foru Plaza (Gasteiz)

Bizkaia – 17:00 Kalejira – Zabalburu Plaza (Bilbo)

Gipuzkoa – 17:00 Kalejira – Boulevard (Donostia)

Nafarroa – 10:00 Asanblada Irekia + Elkarretaratzea – Biurdana Institutua (Iruñea).