Bartzelonako Ripolleteko El Martinet ikastetxea jardunaldiak azaroaren 20an hasiko dira Donostiako EHUren Pedagogia fakultatean, 17:00etatik aurrera.
Informazio gehiagorako edo izena emateko www.hikhasi.eus helbidean.

Joan den apirilean “Herri hezitzailea, eskola herritarra” izenburupean eginiko jardunaldietan parte hartu bazuten ere, irakasle asko gehiagoren egarriz geratu zen, eta beraz, hango esperientzia berriz ekartzea erabaki du Hik Hasi-k.

Ostiralez, eskolaren hezkuntza proiektuaren aurkezpen orokorra egingo dute El Martineteko kideek.17:00etatik 21:00etara

Larunbatean, berriz, zikloka banatuta HHko 3, 4 eta 5 urte; LHko 6, 7 eta 8 urte; eta LHko 9, 10 eta 11 urte lan saio espezifikoak egingo dira eta plenarioa. 9:00etatik 13:00etara.

Plazak mugatuak dira eta larunbatean zein adin tarteko taldean parte hartu nahi den aukeratu beharko da.

Zalantzaren bat izanez gero, 943 371 408 telefono zenbakira deitu.

   

Prezio arrunta 60 euro.

Hazi Heziko harpideduna 50 euro.

Langabetuentzako prezioa 40 euro.

Hik Hasiko harpideduna 35 euro.

Hik Hasi + Hazi Hezi harpidedunak 30 euro.