Behauzeko (Nafarroa Beherea) Goitia baserrian hazten ari da Bizi-Toki proiektua. Hilean behin, auzo- lan asteburua antolatzen dute hezkuntza proiektu berri hori lagundu nahi dutenen artean. Martxoaren 10ean  eta 11n egingo da hurrengo auzo-lana, goizeko 9:30etik aurrera. Martxoko lanak ­gelak isolatzea, egur mozketa, oilategia eraikitzea, baratzearen prestaketa eta abar izango dira. Azken lan horiek egiteko, partaideei lurra iraultzeko eta ­lurra hausteko esku tresnak ekartzeko eskatu zaie.Bizi-Toki egitasmoa laguntzera ­doazenei, bertan prestatuko otorduak eskainiko zaizkie, eta aukera izango dute han lo egiteko. Horregatik, komeni da  aldez aurretik izena ematea.Bizi-Tokian, gaur egun, 12 haur ari dira , eta Behauzeko Goitia baserri ederra ari dira egokitzen egitasmo pedagogiko berri hori aurrera eramateko (ikus hik hasi 164). Argazkian, urtarrilean ­egindako auzo-lan asteburua. www.bizitoki.org