Azken albisteak

Hezkuntzari loturiko gaiak eta ahotsak hedatzen ditugu, profesionaltasunez, euskal ikuspegiarekin eta aditu eta kolaboratzaile sare zabalarekin lankidetzan.

Kaixo lagunakAtzo aurreratu genizuen buletin elektronikoa martxan jarriko dugula, eta zer hobe, atzoko bileraren akta tresna berri honen bitartez helaraztea baino.Lehen proba denez, edozein arazo edo iradokizun baduzue gustura entzungo dugu. * Adibidez, atal bakoitzean "guztia irakurri" horri kasurik ez egin, oraindik ere aldatu beharra dago-eta.

Irakurtzen jarraitu
 Image
2008/04/18

Ez Dok Amairuri buruzko jardunaldiak antolatu ditu Elkar Hezi ikastolak

Gipuzkoako berriztapen proiektuen jardunaldiak Donostian

Gaur hasten dira Donostiako Miramar jauregian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Gipuzkoako Berritzeguneen bitartez, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuei buruzko Gipuzkoako VII Jardunaldiak, “Gaitasunak garatzen” izenburupean.

Irakurtzen jarraitu

Itunpeko sarea osatzen duten ikastetxeek sare publikoaren pareko finantzaketa eskatu dute

Hezkuntza Sistemaren Legea lehenbailehen lantzen hasteko eskatu dio Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolen kidegoak Eusko Jaurlaritzari eta lege horren barnean, finantzaketa arloan ikastolak eta sare publikoa pareka ditzatela eskatu dute, itunpeko ikastolen finantzaketa % 100ekoa izatea, alegia. Eskaera horrekin bat egin dute Kristau Eskolek ere. Jose Luis Sukia, Partaideko zuzendariak esan duenez, sare publikoko ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzu bera eskaintzen dute ikastolek, eta beharrezkoa da finantzaketa ere, parekoa izatea. Hezkuntza sistema berdefinituko lukeen legearen alde egin du Partaidek, egungo sistemaren eredua gainditzeko. Ikastolak jabego anitzeko ereduaren alde agertu dira eta hezkuntza, zerbitzu publiko bakar gisa hartzea proposatu dute. Gainera, indar guztiak herri baliabideekin hornitutako ikastetxeak bultzatzeko jarri beharko liratekeela uste dute ikastolek.

Irakurtzen jarraitu

Datorren ikasturtean ez da irakasle gehiago izango sare elebidunean Iparraldean

Paueko Akademia Ikuskaritzak ez du irakasle gehiago jarriko datorren ikasturtean Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastetxe elebidunetan. Urruña salbuespena izango da, baina gainontzean, euskarazko eskaintzarik ez dagoen herrietan, egoera berari eutsiko diote eta izan diren zenbait mugimenduk, batzuei mesede egin arren, besteei kalte egingo die. Esaterako, Akademiak lanpostu-erdi bana eman dizkie Ziburuko eta Donibane Garaziko eskolei baina lanpostu osoa kendu dio Izpurakoari.

Irakurtzen jarraitu