Azken albisteak

Hezkuntzari loturiko gaiak eta ahotsak hedatzen ditugu, profesionaltasunez, euskal ikuspegiarekin eta aditu eta kolaboratzaile sare zabalarekin lankidetzan.
 Image
2008/04/22

Ikastolen XV. Jardunaldi Pedagogikoak

HIK HASIren egitekoa....

Azkenik, bileraren azken uneak ere hausnarketan ibili ginen. Zer da Hik Hasiren egitekoa? Egun Euskal kulturaren inguruan zabaltzen ari den pentsamendua dela, zer den euskaldun izatea, nortzuk sortzen dugun euskal kultura… Nolako poetak Hik Hasiko hauek! Astebukaera ona pasa eta pozik bizi. Hurrengo bilera, topaketen ostean. Aurretik topaketetara gerturatu nahi duenak, izan ikastaroan parte hartzera, antolaketa lanetan laguntzera edota bisitatxo bat egitera, bertan ikusiko gara.

Irakurtzen jarraitu

130. alea eta beste hainbat kontutxo

Atzo aipatu bezala, urtero uztailean ateratzen den alea aldatuko dugu aurten. Aurten, ikasturtean zehar egiten dugun ohiko atalen egitura mantenduko dugu modu batean. Ez da kronikarik ezta berririk egongo, baina gutxi gorabehera, elkarrizketa nagusia, ekarpenak, galdeidazue, atzeko atetik eta beste atal batzuk izango dira, baina ikastaroen edukiak oinarri izanik. Adibidez, elkarrizketa emaile bati egingo zaio, gaia ikastaroren batean landuko den gaien baten inguruan eta abar. Monografikoei dagokionez, aurreko alearekin “bizikidetza lantzen heziguneetan” banatu genuen. Ekainean, Iruñean otsailean burututako “Elebitasunetik eleaniztasunera” jardunaldietan jasotako edukiekin beste monografiko bat aurkeztuko da. Ikasturte hasieran Finlandiako hezkuntza sistemari buruzko monografikoa kaleratuko da eta horren ostean, Irune Ibarraren ekarpenari esker idazketari buruzko monografikoa. Proiektu berriak ere aipatu dira, hala nola, herrietarako proiektuei dagokionez, Oreretan egin den bezala, Villabonan eta Hondarribin berriki martxan jarri diren aurreproiektuak. Bestalde, aipatu genuen, Reggio Emiliari buruz urrian argitaratu genuen monografikoa gaztelerara itzultzeko baimena eskatu digutela. Gurekin bidaiara etorri ziren Santanderreko unibertsitateko bi kidek, monografikoaren inguruan entzun dutenaren ostean baliagarri ikusten dute hori gaztelerara itzultzea. Elkartu eta hitzegin ostean, horretarako intentzio garbia erakutsi duten arren, une honetan gaia geldituta dago.

Irakurtzen jarraitu

Imanol Urbietaren webgunea

Diputazioak egindako proposamenaren ostean, hainbat aukera ikusi genituen Hik Hasin Imanol Urbietaren lana dibulgatzeko. Aukeren artean, topaketetan bere lanari buruzko ikastaroa antolatzea izan da bat, eta bestea, webgunearena. Imanol Urbietaren web atarian, bere biografia, bere pedagogiaren oinarriak, abestiak, partiturak, abestiak lantzeko iradokizun pedagogikoak… jasoko lirateke. Esan bezala, Hik Hasik dinamizatuko duen disziplinarteko taldetxoak gidatuko du lana.

Irakurtzen jarraitu

Topaketak mintzagai

Bilera, topaketen inguruan mintzatzen hasi genuen. Behin betiko 36 ikastaroak aipatu genituen eta hasierako-bukaerako ekintzak edota arratsaldeko ekintzak planteatu genituen. Aurretik esan izan dugun bezala, hasierako eta bukaerako ekitaldia Imanol Urbietari lotuak izango dira, bere abestiak abestuz besteak beste. Topaketen barruan, uztailak 2an arratsaldeko 7etan, Koldo Mitxelena kuturgunean antolatu dugun Nancy Chacon kubatarraren hitzaldia dela eta hainbat ideia sortu ziren: Antzerkia eta balioak uztartzearen ideia, deialdi zabala egiteko ongi iragartzeko beharra eta abar. Donostiako udalak bere gizarte-kultur etxeen agendan sartzeko aukera aipatu zen, edota hiri hezitzailearen sareak izan ditzakeen baliabideen bitartez ekimena zabaltzea. Ikastetxeetako zuzendariekin eta guraso taldeekin kontaktuan jartzearen beharra ikusi da, eskutitzen bitartez gonbidapenak egiteko aukera. BAIKARA gurasoen elkartearekin harremanetan jartzea ere proposatu da. “Hitzaldi honek ekarpen berririk egingo al digu?” “Zer da norberarentzat ekarpen berria?” Galdera horien harira hausnartzen ibili gara. “Argiak botako dizkiguten diskurtso berriak behar ditugu”. “Agian, batzuetan, guk badakiguna besteen ahoetatik konfirmatzea behar izaten dugu”. “Irakasle bat ona izango da, eskolatik kanpo ere ona denean”.

Irakurtzen jarraitu