Azken albisteak

Hezkuntzari loturiko gaiak eta ahotsak hedatzen ditugu, profesionaltasunez, euskal ikuspegiarekin eta aditu eta kolaboratzaile sare zabalarekin lankidetzan.
 Image
2008/10/03

Jende ugari bildu zen Kilometroetan

Hizkuntza ereduen erreforma iruzurra dela esan du Eskolak Euskaldundu-k

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatu duen hizkuntza ereduen erreforma iruzurra dela salatu du Eskolak Euskaldundu ekimenak. Proiektuan aldaketa sakonak egiteko eskatu diote Txontxu Camposek gidatzen duen sailari, eta datozen asteetan hezkuntza arloko eragileekin bilduko dira egitasmo horren gainean aldaketak proposatzeko eta Euskal Herriko egoeraren diagnostikoa egiteko.

Irakurtzen jarraitu
 Image
2008/09/29

Euskal Herriko ikastolak kooperatiba batean bilduko dira

Hizkuntz ereduen gainean PSE-EEk duen jarrera salatu du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak desengainua hartu du PSE-EEk hizkuntz ereduen gaineko eztabaidan hartu duen jarrerarekin. Hezkuntza Sailak ohar bidez salatu duenez, Isabel Celaák gidatutako batzordeak ez du oraindik proposamenik egin, eta ereduen erreforma hauteskunde gai bihurtu du.

Irakurtzen jarraitu

20 kide Pedagogia 2009ra

2009ko urtarrilaren 26tik 30era La Habanan egingo den Pedagogia 2009 kongresura 20 kide joango dira Euskal Herritik. Biltzarrean aurkeztu nahi diren ponentziak prestatzeari ekin diote, jada.

Irakurtzen jarraitu