Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 2011-2012 ikasturterako ikastaro hauek antolatu ditu: 1. Astialdiko begiralea, 2. Astialdiko zuzendaria, 3. Jendarte kultur dinamizatzailea, 4. Hezkidetzan aditua, 5. Kulturarteko hezkuntzan aditua, 6. Heziketa premia berezia astialdian, eta, 7. Guraso eskola. Horiez gain, hainbat ikastaro labur:

1. Jaiotzetik euskaraz, 2. Feminismoak historian zehar, 3. Nola kudeatu kulturaniztasuna ikastetxeetan, 4. Parte-hartzea bultzatzeko teknikak, 5. Haur eta gaztetxoen garapena adinaren arabera, 6. Emakume etorkinak: bazterketa bikoitza, 7. Ipuin kontaketak josten, 8. Gorputz adierazpena: harreman eta komunikazio  bide bat, eta, 9. Haur eta gaztetxoen sexualitatea.