Donostian, HEFA I eta HEFA IIn izango dira Udako Topaketa Pedagogikoak, uztailaren 3, 4 eta 5ean. Kontsultatu zein gelatan izango den ikastaro bakoitza:
IKASTAROAK (HEFA I, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea)
* 0.1.1 GELA: Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez. Imanol Alvarez eta Garikoitz Moya.
* 0.1.2 GELA: Heziketa eta astrologia psikologikoa: iraultza pedagogiko bat. Izaro Susperregi.
* 0.3 GELA: Matematika eskuetan, goazen jolastera!. Izaskun Baro Yubero
* 0.6 GELA: Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak? David Castrillo Alvarez
* 1.1 GELA: Pedagogia Sistemikoa. Bizitzaren eta bizitzarako pedagogia. Baliabideak eta tresnak. Naiara Jimenez eta Iratxe Vazquez.
* 1.7 GELA: Escape room digitalak eta fisikoak sortzen. Iera Arrieta.
* 2.1 GELA: Dislexia. Libe Oñederra.
* 2.6 GELA: Heriotzaren lanketa. Patxi Izagirre eta Ane Izagirre.
* 2.7 GELA: Entrenamendu mentalaz eta ametsak aztertuz zoriontsu!. Urko Arozena.
IKASTAROAK (HEFA II, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea)
* PSIKOMOTRIZITATE GELA: Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa. Esther Uria.
* MUSIKA GELA: Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan. Marina Pintos Martikorena.
* GIMNASIOA: “Bidelagundu”: hezitzailearen jarrerak eta esku-hartzeak haurren autonomiaren garapenari eusteko. Alvaro Beñaran Aranzabal.