Ane Ablanedo Unibertsitateko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, eta haur prebentzioan adituak, ikastaroa emango du Berrizko Umerri eskola aktiboan (Elizondo, 2. 48240 Berriz). "Askatasuna eta mugak. Zer da bidelagun izatea" izenburupean mintzatuko da, urtarrilaren 26an, larunbatez, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era; eta urtarrilaren 27an, igandez, 9:30etik 13:30era.

85 € ordaindu behar dira jardunaldian parte hartzeko. Izena emateko eta informazio gehiagorako ikastaroakumerri@gmail.com helbidera idatzi behar da.