Datorren ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean “Artea, Ilustrazioa eta Kultura Bisuala Haur eta Lehen Hezkuntzan” IV. Nazioarteko Biltzarra egingo da Donostiako Tabakaleran.

Euskal Herrian Nazioarteko kongresu horren 4. edizioa egingo da, Granada, Uruguay eta Portugalen ostean.

Egungo irakasleek arte bisualen hezkuntzaren begirada gaurkotu bat eskuratu ahal izanen dute eta euren egunerokotasuneko praktikak aberasteko zein hausnarketarako gune bat izatea du helburu.