EHAZEk (Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak) antzerkia irakasten ari direnentzat ikastaroak antolatu ditu otasilaren 19an, martxoaren 12an, apirilaren 9an eta maiatzaren 14an. Helburua nagusiak, egiten ari dena ezagutzea, esperientziak trukatzea, informazioa jasotzea eta irakasteko kalitatea hobetzea dira. Irakasleak, Joserra Fachado, Ander Lipus eta Ritxi Lizartza izango dira.Informazioa gehiago: 675 945 734 edo antzerkizale@hotmail.com
ANTZERKI IRAKASLEENTZAT IKASTAROAK
Antzerkiko klaseak ematen ari garenok, bai ume, gazte edo helduekin, ez dugu gure artean komunikazio handirik, bakoitzak dakiena edo ahal duena egiten du; baina ia gehienetan ez dakigu besteek zer egiten duten eta gure esperientziak trukatzeko ez dugu ez unerik ez eta tokirik ere.
Horregatik, EHAZEtik ikastaro hauek antolatzea oso oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Ez ikastaroen eta hauek emango dituzten irakasleen kalitatearen hobekuntzagatik bakarrik, baita sortuko dugun bilgune honetan aterako diren esperientzien trukaketak eta informazioa izugarriak izango direlako.
Eta esperientziak konpartitzeko, txikitasunetik hasi eta iaioenerartekoak dira garrantzitsuak, eta beraz, arlo honetan interesa duen eta hezi nahi duen orok izango du toki ikastaro hauetan.
Hala, euskaraz antzerki tailerrak ematen trebatu nahi baduzu, hemen aukera paregabea!!
MIMOA ZURRIOLAKO ESPERIENTZIA | 8 urtetako umeekin hasi eta gazte eta helduekin, mimoaren teknika sinple batzuez baliatuz, gorputza eta espazioaren kontrola eta sormena lantzea | JOSERRA FACHADO | DONOSTIA
ZURRIOLA IKASTOLA | OTSAILAK 19 |
ZUZENTZEKO TEKNIKAK | Antzezlan bat taularatzeko zenbait teknika ezagutu. Pertsonaien lanketa, espazioa, erritmo dramatikoa e.a. | ANDER LIPUS | BILBO
KAFE ANTZOKIA | MARTXOAK 12 |
KLOWN ZURIOLAKO ESPERIENTZIA | 10 urtetako umeekin eta baita helduekin klown teknika baliatuz, pertsonaiak eta antzezlanak sortu | JOSERRA FACHADO | DONOSTIA
ZURRIOLA IKASTOLA | APIRILAK 9 |
EUSKARAREN ERBLPENA ANTZERKIAN | Lotutonazi hika eta zukaren erabearen irizpideak | RITXI LIZARTZA | ZURRIOLA IKASTOLA | MAIATZAK 14 |
- Izen emateak mezu elektroniko bidez edota telefonoz egin daitezke.
E-mailez: antzerkizale@hotmail.com
Telefonoz: 675945734
- Izen-emateko Epea: OTSAILAK 16
- ORDUTEGIA: 9:00tatik 14:00etara izango da.
- PREZIOA:
EHAZEko BAZKIDEENTZAT 20 € *
EZ BAZKIDEENTZAT 80 €
- Ordainketak honako kontu korrontera egin beharko dira:
(Izena jartzeaz ez ahaztu!)
(KUTXA) 2101 0069 14 0126991652
* Bazkideen Urteko Kuota 50 eurokoa da