Irakasleen arteko topagune izan dira aurten ere Hik Hasiren Udako Topaketak.

 

100 hezitzaile eta irakasle baino gehiago bildu dira hiru egunez EHUren Donostiako Hezkuntza Fakultatean. 

Aurten eskaini ditugun zortzi ikastaroetan parte hartu dute guztiek, baina euren gelatik ateratzeko eta denak batera egoteko eta esperientziak trukatzeko aukera ere izan dute. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin batera esan diegu agur 2024ko Udako Topaketei. Haiek landatutako zuhaitzaren inguruan irakasleak aurten gehien hunkitu dituzten bizipenak partekatu eta bildu eta kantuz eta musikaz lagunduta amaitu da aurtengo edizioa.