603 kide ibili dira 26 ikastaroetan aurtengo Hik Hasi Udako Topaketetan: 535 matrikulatu, 57 emaile eta 11 antolatzaile.X. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak izan dira uztailak 1, 2 eta 3ko goizetan Donostiako Pedagogia Fakultatean. HIK HASIk eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatu dituzte elkarrekin Topaketa horiek.Lontxo Oihartzabal eskolako eta EHUko irakasle ohia, eta Hik Hasiko kolaboratzailea, omendua izan da.