15 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzenduriko egonaldia da. Abenduaren 26tik 30era egingo dute Azkoitiko Abaraxka aterpetxean eta aurten Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak elkartuko dira taldearekin. 

Atzo, astelehena, ireki zuten izen-ematea eta abenduaren 2ra arte egongo da irekita.

Egitasmoa Ikastolen Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatzen dute elkarlanean, euskarazko ahozko kultur sorkuntzako beste zenbait eragile eta sortzailerekin batera.

Izen-ematea eta informazio gehiago, hemen.