Usurbilgo Udalaren eta Udarregi ikastolaren laguntzari esker, asteburuan hasi dira aditu-tituluaren 7. promozioko bigarren ikasturtea —Kristina Goñiren koordinaziopean eta ostiraleko bere hitzaldiaren ondotik larunbatean Alfredo Hoyuelos izan genuen— eta 8. promozioko lehen ikasturtea, Xabier Tapiaren sarrera hitzaldiarekin. COVID-19aren pandemia dela-eta neurriak hartu beharra izan ditugun arren, giro goxoan hasi ditugu ikastaroak.

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzendutako bi urteko formazioan zaintzaren garrantzia —bereziki Pikler-Loczyren begirada— eta pedagogia eraldatzaileak aztertuko dituzte hezitzaileek. Aurten COVID-19aren pandemia dela-eta hainbat neurrirekin eta Usurbilgo Udarregin ikastolan egingo dira saioak.