Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila prestatzen ari den hizkuntza ereduen legea gogor kritikatu du Eskolak Euskaldundu herri ekimenak, haien ustez ez duelako ikasle guztiak euskalduntzea bermatuko. Hori dela eta, abenduaren 17an protestak egingo dituzte.

Herriz herri eta ikastetxez ikastetxe mobilizatzeko deia egin du Eskolak Euskaldundu herri ekimenak. “Iruzurarren legeari ez!” lelopean egingo dituzte protestak, oraindik ere erreforma gelditzeko aukerarik badela uste dutelako. Hizkuntza ereduen proposamen berria “B ereduaren azpitik dagoen proposamena egitea” dela esan dute Eskolak Euskaldunduko kideek, eta horrekin ikasleek ez dutela gutxieneko hizkuntza gaitasunik lortuko.