Hik Hasik antolatutako jardunaldietan, azaroaren 5ean 317 kidek parte hartu zuten Durangon, eta, azaroaren 6an 329k Donostian. Myrtha Chocler argentindarra eta Elena Herran Euskal Herritarra aritu ziren bi jardunaldietan hainbat ekarpen egiten. Hezitzaileek aurkeztutako kezkak aztertzen aritu ziren eta azalpen oso argigarriak egin zituzten.