Hik Hasik antolatutako formazioko 6. eta 7. promozioetako ikasleek diploma jaso zuten joan de azaroaren 13an Usurbilen. 0-3 urte: EMMI PIKLERen hainbat ekarpenetan inspiraturiko Haur Hezkuntzako formazioa jaso zuten 6. promozioko partaideek, eta 0-6 urte: Haur Hezkuntzako pedagogia berritzaileak eta eraldatzaileak izeneko formazioa 7. promoziokoek.

Berrogeita hamar pertsona inguru elkartu ginen eta ekitaldi xumea eta alaia izan zen. Kalejiran heldu ziren ikasleak diploma-banaketa ekitaldira. Dantzari batek agurra dantzatu ondoren, diploma jaso zuten guztiek irakasleen eta Hik Hasi komunitateko kideen eskutik eta, ondoren, trikitiaren eta Porrotxen eta Txapasen laguntzaz, kantuan eta dantzan aritu ziren giro onean. Bazkariarekin batera eman genion amaiera ekitaldiari. 

Argazkia: Hik Hasi

Usurbilen,  2021eko azaroaren 13an