Gurasoek ordaintzen ez zutela-eta, Dominique Lesbats auzapezak jatordua ematea debekatu zuen eta udaltzainek haurra eraman zuten udaltzaingora. Krisi ekonomikoak, antza, beste balio krisi sakonagoa dakarrela ikus genezake.Halako egoeratan tentuz ibili behar dela ikusten da, haurra errespetatzea lehenetsiz, bestela, heziketak baino beste edozerk hartzen du lehentasuna-eta.

LAB sindikatuak gogor salatu du, eta, halakoa ideia zabaldu du: "Pentsatu al dute Herriko Etxeko arduradunek, udal poliziek eta abarrek jokaera horrek izan ditzazkeen ondorioak neskatoarentzak eta gainontzeko ikasleentzat?"

Vincent Peillon Frantziako Hezkuntza ministroak ere eskandalagarritzat jo du kasua.