"Mugimendua eta hizkuntza" izenburupean jardunaldiak egin ziren joan den urriaren 26an Bilbon eta 27an Donostian. Beroietan emandako hitzaldiak ikusgai daude Hik Hasi-ren Youtube-ko kanalean. Ondoko hitzaldiak igo dira:

- XABIER TAPIA, psikologo klinikoa: Bat bitan, bietan bat: motrizitatea eta hizkuntza

- MAR COROMINAS, logopeda: Hizkuntza 0-3 aldian: komunikazioa, elkarrizketa eta entzutea (gaztelaniaz)

- JON ARANA, psikomotrizista: Mintzaira adierazmen psikomotorrean

- MAHAI INGURUA: Xabier Tapia, Mar Corominas eta Jon Aranaren artekoa

- CIRA RODRIGUEZ, psikomotrizista: Kanariar uharteetako esperientzia bat (gaztelaniaz)

- JOXE RAMON MAUDUIT, psikoterapeuta: Egunak eman duenaren hausnarketa kritikoarekin, itxiera