Donostian, uztailak 1 eta 2
Aurtengoak XI. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak izango dira. HIK HASIk eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatu dituzte elkarrekin. Uztailak 1 eta 2ko goiz eta arratsaldeetan 28 ikastaro eskainiko dira, eta bazkalosteetan, berriz, parte hartu nahi duen edonorentzako kafe-solasaldiak antolatu dira. 

Donostiako EHUko Pedagogia fakultatean eta Ekintza ikastolan izango dira ikastaroak.