Aldizkari berriaren gai nagusia, hainbat herritan, haien ondare kulturala transmititzeko egiten ari diren ahalegina lantzen da. Errenteria-Oreretan egindako ekarpenari, Arrasatek jarraitu zion, eta, duela urte bete Azpeitiak abiatu zuen berea, eta lehen bi unitateak aurkeztu ditu dagoeneko. Orain, beste herri batzuetan animatzen ari dira. Izan ere, ezagutzen den hura maita liteke. Baina, ezagutzeko aukera eskaintzen ez bada, nola?.

-Gaia: ONDAREAREN TRANSMISIOA: ezagutu, maitatu, bizi

 

-Elkarrizketa: HUR GOROSTIAGA Seaskako zuzendaria

 

-0-3 zikloko hezitzaileen formazioa

 

-Esperientziak: KOSMODISEA: eraikuntza, talde-lanetik abiatuta

 

-Ekarpenak: Jokin Zaitegiren ekarpenak euskal curriculumari

 

-Galdeidazue: “Nola bultza dezakegu eskola komunitatea osatzen duten kideen parte-hartze aktiboagoa?” MAITE DARCELES

 

-Atzeko atetik: OIER ARAOLAZA