HEZKIDETZAREN MESEDETAN, ESKOLA-KIROLA MISTOA ALA BEREIZIA?

2020-05-01

Idoia LUZURIAGA

Miren ARANBURU

Hezi2de aholkularitza zerbitzua

B

i aukera eskaintzen dituen edozein galderari erantzuterakoan bezala, hemen bata edo bestea hautatzea espero daiteke, eta horren inguruko justifikazio bat ematea. Baina ez da hori gure helburua, baizik eta hausnarketa eragitea eta, bataren edo bestearen alderdiak aipatuta, hobeto aukeratzeko argumentuak azaleratzea. Era berean, gu ez gara kirol-hezitzaileak; aitzitik, hezkidetzan jarduten gara, eta baliteke kirolarekin harreman estua duen atalen batean edo bestean ez sakontzea. 

Eskola-kirolaren inguruko eztabaida hau ez da berria, eta irakasle, guraso eta, oro har, hezitzaile-lanetan dihardugun askoren kezka ere badela sumatu dugu azken garai hauetan: kezka eta eztabaida, eta hortik iritziak eta jarduera motak. 

Argudioak ematen hasi aurretik, badira mahai gainean jarri nahi genituzkeen hainbat galdera orokor. Esate baterako, eskola-kiroleko partida mistoetan, nork hartzen du protagonismoa? Neskek, mutilek, biek? Edota, kirol-ibilbidean noiz arte izan daitezke taldeak mistoak? Kirol-hezitzaileek jasotzen al dute hezkidetzan oinarritutako heziketarik? Zer lantzen da eskola-kirolean, kirol-arauak ala bestelako balioak? Populazioaren zer ehunekok egingo du errendimenduzko kirola bere bizitzan? Ziurrenik, ez dugu jakingo zein den horietako galdera batzuen erantzun zuzena. Kasu batzuetan, nork bere iritzia izango du. Baina lotura zuzena dute guztiek eskola-kirolaren jarduerarekin eta harekiko izan dezakegun hezkidetza-jarrerarekin. 

Gu Gipuzkoan bizi gara, eta Gipuzkoan aritzen gara nagusiki; horregatik, herrialde horri egokituko gatzaizkio eskola-kirolaren ezaugarriak aipatzean, baina, oro har, EAEko beste edozein lurraldetara zabaldu daitezke. Gipuzkoako kirol-sistema osoaren atal nagusietako bat da eskola-kirola, eta Foru Aldundiak eskaintzen du udalekin, ikastetxeekin, federazioekin eta elkarteekin batera. Foru Aldundiaren arabera, “ekintza horren helburua da gure haurrak aktiboak izatea eta kirol-kulturan heztea”. Eskola-umeen heziketa integratzaileari begira, haien nortasuna era armoniatsuan garatzeari begira eta aurreragoko adinetan ere kirola modu jarraituan egin ahal izatea bermatuko duen baldintza fisiko eta prestakuntzari begira dagoen sistema da. Ezaugarriei begiratzen badiegu, kirol-programa unibertsala dela azpimarratu daiteke; maila sozioekonomikoa, kirol-maila, aniztasun funtzionala, bizilekua… edozein dela ere, denentzat dela ulertzen da. 

Denentzat, sexua edozein dela ere. Bai talde mistoetan, bai mutilen eta nesken taldeetan, arreta berezia jarri da programan, ahalik eta neska gehien sar daitezen eskola-kiroleko jardunean, sustatzen dutenek azaltzen dutenaren arabera. Atal hau erronka bat da oraindik Gipuzkoako gizartearentzat, baina esan dezakegu Gipuzkoan nesken parte-hartzea oso handia dela beste lurraldeekin konparatuta, Foru Aldundiaren datuek diotenaren harira. 

Genero-arraila txikitu egin da azken urteetan. 1990ean, mutilak % 80 eta neskak % 20 ziren; 2015ean, berriz, ehuneko horiek % 58 eta % 42 ziren, hurrenez hurren. Jaiotza-tasa jaitsi arren, lehengoan jarraitzen dute ohiko modalitate guztiek, eta kirol berriak garatu dira eskola-kirolaren programaren bitartez, hala nola surfa, softbola eta esgrima.

Urte hauetan zehar, eskola-kirolean talde bereiziak osatzea edo mistoak osatzea etengabeko eztabaida izan da. Eta, horren aurrean, bi ildo eta argudio anitz daude. Nesken parte-hartzea gutxitzea edo gehitzea, batzuen edo besteen protagonismoa partidatan, nesken ahalduntzea, talde-sena edo -sentimendua, kirola egiteko gogoa gutxitzea edo areagotzea, genero-estereotipoak gainditzeko beharra, “maskulinizatuak” dauden kirol-ereduak… Hausnarketarako eta eztabaidarako arrazoi bilakatu dira bataren edo bestearen alde egiteko. 

Baina genero-berdintasuna bermatzeko kontuan hartu beharreko irizpide bakarra taldean sexuaren arabera banatuta edo batera aritzea al da? Gure ustez, ez. Berdintasuna bermatzeko, gure eremuan hezkidetza eta hezkidetzaren lan-tresnak abian jartzea beharrezkoa da; hau da, hausnarketa baten ondorioz ikastetxe, herri edota eskualdearen errealitatera egokitutako hezkidetzan oinarritutako programa eta jarduerak garatzea. 

Hezkidetza zer den jakiteko, Mari Jose Urruzolak, hezkuntzan eta hezkidetzan aditua izan zenak, emandako definizioa gogoratu dezakegu: “Neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bakoitzaren indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien rolak kontuak hartu gabe”.

Hortaz, genero-estereotipoetatik kanpo egiten den hezkuntza da, androzentrismoa gainditzen duen heziketa-eredua, eta, heziketa-eredu horretan, neskak eta mutilak ikusi beharrean, askotariko gaitasunak eta abileziak dituzten pertsonak ditugu aurrez aurre. Eta gaitasunak eta abileziak punta-puntako arloak dira kirolean. Hortxe, bada, gakoetako bat: gaitasunak eta abileziak ez dagozkio sexu bati edo besteari, norbanakoari baizik. Eta baita ere, noski, entrenamendua, jarduera eta praktika egiteko aukera.

Bakoitzak du zer egina eta zer esana

Bestalde, hezkidetzaren gurpilaren atalak ikastetxea eta irakasleak, ikasleak eta gurasoak izanik, bakoitzak badu zer egina eta zer esana. Hori guztia kontuan hartuta, eta eskola-kirolera eramaten badugu, aktore ugari duen agertokia agertzen zaigu. 

Beste arloetan bezala, eskola-kirolean nesken eta mutilen artean berdintasuna bermatu nahi badugu, egokiena sexu biak elkartzea eta eredu mistoa aukeratzea dela pentsa dezakegu. Horixe da, ikusi izan dugunez, oso hedatuta dagoen ideia. Baina zer diote hainbat azterketatan oinarritutako datuek? Elkarrekin jokatzen dutenean, protagonismoa mutilek hartu ohi dute, neskek jolasteko duten aukera murriztuz, eta nabarmena da horrek nesken motibazioan eta autoestimuan duen eragin ezkorra. Beste irizpide bat hartuko bagenu, hizkuntza, esate baterako, pertsona guztiak elkartzeak bermatuko al luke guztien parte-hartzea eta ulermen-maila berdintzen dela? 

Arlo formal zein informalean dihardugun hezitzaileok genero-gizarteratzearen barne-eragile erabakigarriak garen heinean, balioen transmisioan dugun funtzioari erreparatu behar diogu. Urtez urte eta mendez mende jasotako heziketa-eredu patriarkal baten ondorioz, gu geu izan gara genero-gizarteratze horren hartzaile nagusiak; hortaz, hainbat esparrutan generoari dagokionez jaso izan ditugun balioen inguruan hausnarketa egin behar dugu, eta hainbat jarrera, ideia zein aurreiritzi sexisten inguruko desikaste-prozesua abiatu beharrean gaude. Hezitzaileok lan pedagogiko handia dugu egiteko gure jarreren eta ideien desikaste-prozesuan zein balioen transmisioan. Ikasi dugun horren ezinbesteko ondorioak dira gure jarrerak, ideiak eta balioak, baina posible da aldatzea eta garatzea. Jarrera horiek identifikatzen baditugu, lehen pausoa eman dugu eraldaketarako, hots, ezinbestekoa den desikaste-prozesua abiatzeko. 

Eskola-kirolari eta, oro har, kirolari dagokionez, lan pedagogiko honetan eragile zuzenak gara guraso, irakasle eta eskola-kiroleko hezitzaileak. Egun, oraindik ere handia da kirol-arloan, beste arlo askotan bezalaxe, estereotipo sexistek duten presentzia eta eragina. Gure haurrek kirola aukeratzeko eta praktikatzeko dituzten jokabideak baldintzatzen dituzte aurreiritzi horiek. Estereotipoz beteriko gizartea dugu gurea. Oraindik ere, diskriminazio-egoera ugari sortzen dira, bai eskola barruan eta baita eskolaz kanpo ere, kontziente edo inkontzienteki.

Etxetik gurasoek egin dezaketena

Zer egin dezakegu, bada, etxetik, gurasotasunetik? Gurasooi ere badagokigu etxeko eremuan desikaste-prozesua abian jartzea eta gure gizartean indarrean jarraitzen duten estereotipoei aurre hartzea. Oraindik ere badira baloiak sexu bati soilik oparitzen edo eskaintzen dizkiotenak. Baina, horrez gain, beharrezkoa da etxean nesken zein mutilen kirol-jardunari balio bera ematea, eta, horretarako, azken garaian nesken kirolari ematen ari zaion ikusgarritasuna baliatu dezakegu. Guztiok ikusi dugu azkenaldian, adibideak jartzearren, Realeko edo Athleticeko nesken taldeek jokatutako ligari emandako bultzada, eta bide ona da. 

Bestalde, kirol-eredu tradizional eta hegemonikoek gure gizartean duten indarra handia bada ere, gure zeregina da beste hainbat eta hainbat kirol-diziplinekiko jarrera aktiboa adieraztea, bai eta neskek zein mutilek egiten duten kirol-aukeraketan askotan ikusezinak diren estereotipo sexisten muga gainditzea. Zer kirol mota sustatzen dugu gure haurrengan? Zer kirolek jasotzen dute gure arreta? Zer partida ikustera joaten gara? Eta, joaten garenean, zer motatako jarrera dugu?

Horrez gain, neskei zein mutilei espontaneoki sortzen zaizkien jolasetara jolasten uzteko eta mugimenduak errazteko, logikoa dirudi kirolerako edota mugimenduetarako egokia den arropa janztea. Logikoa dirudiela diogu zeren, askotan, parke eta zabuei begirada bat botatzea besterik ez dago mugimenduak errazten dituzten jantzi eta zapata guztiak erosoak ez direla ziurtatzeko. Zer motatako arroparekin eskalatu dezakete errazago parkeko soketatik? 

Ikastetxeen eta irakasleen zeregina

Hezkidetzaren beste eragile nagusia ikastetxea eta irakasleak direla kontuan hartuta, horiek ere badute zereginik. Eta zeregin honek ikastetxean hezkidetza-plan bat izango litzatekeenarekin harreman zuzena dauka. 

Ikastetxean, irakasleek genero-ikuspegia zer den barneratu behar dute, eta horren barnean aritzeko estrategiak landu behar dituzte. Prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bitartez, norbanakotik hasi eta kolektibo osora hedatzeko gai den prozesua abiatu behar da. Prozesu horren abiapuntua “curriculum ezkutua” zer den eta norbanakoaren hezitzaile-jardunean zer eragin duen ulertzean datza. Curriculum formalak esplizitatzen edo zehatz ezartzen ez dituen alderdi inplizituen multzoa da curriculum ezkutua, ikasleengan ideologia, irudikapena, jarrera, balioak, ohiturak eta sinesmenak transmititzen dituena. Irakasleak, berriz, bere jardunean transmititzen duenak izan dezaken karga sexista identifikatu behar du, eta dagokion zuzenketak egiteko gaitasuna barneratu behar du. Gurasoekin gertatzen den bezala, irakasleek jaso izan duten heziketa-eredu tradizionalaren eragina handia da, eta, horren ondorioz, estereotipoek baldintzatutako joerak agerikoak izan daitezke, askotan edo batzuetan antzeman ere egiten ez dituzten arren. 

Genero-ikuspegia oinarri metodologikotzat hartuta, hezkuntza formalaren hainbat arlo eraldatu eta moldatzeko gaitasuna izango dute irakasleek, hala nola neska zein mutilen arteko aukera-berdintasunerako espazioen eta denboren aukeraketa, erabiltzen dugun hizkuntzaren eta komunikazioaren analisia eta egokitzea, genero-estereotiporik gabeko orientazio akademikoa lantzea, emakumeen errepresentazioa, jai eta ospakizun parekideak programatzeko gaitasuna, etab…. Horretarako, noski, berebizikoa da dagozkion baliabideak eskaintzea: denbora, prestakuntza, sentsibilizazioa...

Eskola-kirolean diharduten begirale eta hezitzaileen prestakuntza ere hezkidetza-plan batean kontuan hartzea beharrezkoa da. Hezkidetza-jardunean ikusi dugunez, ez zaie halako prestakuntzarik eskaintzen, eta horrek eragina izan dezake haien hezitzaile-jardunean. Esate baterako, taldeak eta jolasak hezkidetzako ikuspegitik antolatzeko modua erakuts dakieke, hizkuntza berdinzale baten giltzarriak eskaini, eta berdintasunean eredu izateko lan-tresnak zein izan daitezken haientzat ikusgai egin, eta erabilgarri bihurtu. Begiraleak ez du zertan hori aldez aurretik egin edo eragin; guztia bezala, irakatsi eta ikasi egiten den zerbait da.

Aztertu eta eraldatu beharreko beste arlo garrantzitsu bat gaur egun eskola-kirolak duen egitura eta antolatzeko eredua da. Zein dira egun eskola-kirolak bultzatzen dituen diziplina nagusiak? Gai al da egungo egitura, kirol-arlo tradizional hegemonikoez gain, neska eta mutilen arteko aukera-berdintasuna bultzatzeko ahalmena izango duen kirol-eskaintza askotarikoa egiteko? Ba al daude, klasikoak diren kirolez gain, beste batzuk? Kooperatiboagoak akaso… 

Hezkidetza-plan sendoa da bidea

Hortaz, eskola-kirola bereizia edo mistoa galderari erantzun bat emateko gure arteko eztabaida amaigabeetan sartu beharrean, eskola-elkarte osoaren (familia, irakasle, begirale, ikasle) inplikazioa aintzat hartu behar da gure eskola-eremuan, eta eremu horretan esku hartzeko gai den hezkidetza-plan sendo bat ote dugun galdegin beharko genuke. 

Halaber, oraindik ez ditugu ikasleak aipatu. Horrelako ekintza-plan bat abian jartzen denean, behar beharrezkoa da haiei galdetzea, parte hartzeko prozesuak abian jarriz. Espazioak, kirol-diziplinak, iritziak… ikasleek ere baliagarriak izan litezkeen ideia asko izan ditzakete, eta, erabakia edozein dela ere, beharrezkoa da haiekin partekatzea. Senti daitezela eraldaketaren partaide nesken eta mutilen arteko berdintasunerako bidean. Gainera, parte hartzeko prozesu eraginkor baten bidez hartzen den erabakia edozein dela ere, modu egokiagoan txertatu ahal izango dute beren egunerokotasunean, haien iritzia kontuan hartu dela sumatuko baitute. 

Bukatu aurretik, esan behar dugu artikulu honetan genero-identitate dikotomikoaz aritu garela; alegia, neskez eta mutilez aritu gara, baina ez dugu inola ere aipatu genero-identitateak askotarikoak izan daitezkeela. Gai horrek, ordea, beste artikulu baterako emango luke, eta ez da honen helburua.

Argi dago hezkidetza, oraingoan ere, berdintasunerako giltza estrategikoa dela. Eta Hezkidetzan Esku Hartzen EHUko ikastaroan ikusi genuen bezala, zuen herrian, ikastetxean edota ingurunean bi eredu horien arteko erabakia hartu aurretik egoera hezkidetzaren ikuspuntutik landu nahi baduzue, gogoratu A, E, I, O, U hezkidetzaren gakoak: aliatuak, esperientzia, informazioa, oraina eta umorea.