Albistea

Parte-hartzaileak gustura eta ase Udako Topaketak bukatuta

Parte-hartzaileak gustura eta ase Udako Topaketak bukatuta

Amaitu dira Hik Hasiren 22. Udako Topaketak eta parte-hartzaileak gustura itzuli dira eskoletara eta etxera. 250 lagunetik gora elkartu dira Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean hiru egunetan zehar eskaini diren ikastaroetan. Beste behin ere, Euskal Herri osoko hezitzaileak elkartu dira eta topagune aparta izan da elkarrekin ikasteko, partekatzeko eta aberastuta itzultzeko. Ikasturte osoko nekeari aurre eginez aritu dira hiru egunetan eta gustura, ase eta gehiagorako gogoz bueltatu dira.

Albistea

Seaskako ikasleek brebetako azterketa bat euskaraz eginen dute gaur

Seaskako ikasleek brebetako azterketa bat euskaraz eginen dute gaur

Ekainaren azken eguna eta uztailaren lehena dituzte brebetako azterketa egiteko egunak Seaskako ikasleek. Atzo Frantseseko eta Matematiketako probak egin zituzten eta gaur Historia-Geografia eta Zientzietakoa izanen dituzte. Azken hori euskaraz egingo dute, nahiz eta Frantziako Hezkuntza administrazioaren baimenik ez izan. Euskaraz egindako azterketa horiek Euskal Hirigune Elkargoaren esku utziko dituzte eta uztailaren 5ean zuzenduko dituzte Baionako Arteen Hirian.

Albistea

Nafarroako haur eskoletan greba bertan behera utzi dute

Nafarroako haur eskoletan greba bertan behera utzi dute

60 egunetako grebaren ostean, Nafarroako haur eskoletan greba bertan behera uztea erabaki dute. Erabakia ez dute hartu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren proposamenarekin ados daudelako, oraindik ere ez baitute onargarritzat jotzen. Hainbat langileen egoera prekarioak eraman ditu greba bertan behera uzteko erabakia hartzera.
 

Hazi Hezi

Inprentan da udako HAZI HEZI

Inprentan da udako HAZI HEZI

Atarikoa: Euskararen balio hezitzailea

Gaurkoa: Naia Torrealdai, Bilgune Feminista: “Egungo zaintza erregimen bidegabea aldatzea
sistema errotik aldatzea da”

Gai nagusia: Etxeko hizkuntza erabakitzen

Elkarrizketa: Maite Azpiazu eta Iker Agirre, Oinherri. ““Haurtzaroa da txikitasunaren neurri politikoa”

Astez aste, urtez urte

Gurasoak mintzo: Bakarrik baina konpainia onean

Jolasgela: Alazne Ugartetxea

Sormenaz: Alaine Agirre: “Nire doluari besarkada bat izan da ‘Karena’-ren harrera”

Iritzia: Jon Eskisabel

Eskuratu nahi baduzu, egin harpidetza (urtean lau zenbaki, 20 eurotan): www.hikhasi.eus/harpidetza

 

Hik Hasi

Filosofia egiten ikasiz

Filosofia egiten ikasiz

Platon, Descartes, Aristoteles, Kant… Gizonezkoen izen propioak datozkigu gogora filosofia hitza entzutean. Baina filosofia pentsalari haiek ziotena baina askoz ere zabalagoa da. Eta zergatik ez, dibertigarriagoa ere bai. Jakinmin elkarteak filosofia saioak antolatzen ditu haurrak eta helduak filosofiara hurbiltzeko helburuz. Haur Filosofia saioak, Matthew Lipman, Haur Filosofiaren sortzaileak egindako ekarpenari jarraituz antolatzen dituzte. Lipmanek hezkuntza-praktika aldatu beharra ikusi zuen: pentsamenduaren alderdi kognitibotik harago joan eta memorizazio hutsa alboratzeko beharra ikusi zuen. Hark bezala, dogmatismotik urrundu eta pentsamendu kritikoa, autonomoa, sortzailea eta arretatsua bultzatzea dute helburu Jakinmin elkarteko kideek. Joxe Mari Auzmendi Bekaren aipamen berezia jaso zuen Jakinmin elkarteak eta Hik Hasik antolatutako Udako Topaketetan ikastaro bat eskainiko dute. 

Albistea

Akademiaren okupazioa bertan behera utzi du Seaskak, Euskal Elkargoak bermatuko duelako brebetako azterketak zuzentzea

Akademiaren okupazioa bertan behera utzi du Seaskak, Euskal Elkargoak bermatuko duelako brebetako azterketak zuzentzea

Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzaren Baionako egoitzaren okupatu zuen Seaskak pasa den asteko asteazkenean, eta Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroarekin bilkura bat lortu arte ez zirela mugituko iragarria zuten. Ministroaren erantzunik ez dute jaso, baina bai Euskal Hirigune Elkargoarena, brebetako zientzietako proba euskaraz egiten duten ikasleen azterketak zuzendu egingo direla bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak, eta ondorioz, Seaskak bertan behera utzi du okupazioa.