Hik Hasi

Kaixo, lagun!

 
Ari gara X. UDAKO TOPAKETAKei azken ukituak ematen.
Uztailaren 1, 2 eta 3an Donostian eskainiko diren ikastaroak  26 izango dira, eta 531 lagun haietan arituko direnak.
Ikastaroek 57 emaile bilduko dituzte, gainera. Horietako 5 Euskal Herriaz kanpotik etorriko dira: Itziar Plazaola, Suitzatik; Juan Mata, Granadatik; Pere Mayans, Bartzelonatik; eta Adolfo Romero eta Francisco Lopez, Extremaduratik.
 
Gure esku dagoena ahalik eta txukunen egiten ahalegintzen ari gara. Hala ere, dena ez dugu alde izango.
Hezkuntza Saileko GARATU programak atzo telefonoz jakinarazi zigun aurtengo Topaketei eta heldu den urtean aldizkariari ez diola laguntzarik emango: zero euro.
Bilera eskaria egin genien, urjentziaz, eta horren erantzuna izan da % 30ko murrizketa egingo diotela iazko topaketetako laguntzari, baina aldizkariak ez duela ezer jasoko.
Bilera egiteko ez omen dute astirik.
Erantzun horren aurrean, gaur, berriro, bilera egiteko beste eskaria luzatu diegu.

Egoera berri horrek datorren ikasturterako aurreikusita genuen plangintza hankaz gora bota lezake, horregatik, egoera ez bada berbideratzen neurriak hartzen hasi beharko dugu.
Izango duzue gure berri.

 

Euskal Herriko Ikastolak kooperatiba sortu dute

Euskal Herri osoko ikastolak bilduko dituen kooperatiba sortu dute. Euskal Herriko Ikastolak izango da horren izena eta Koldo Tellitu izango da presidentea. Irudi bakarra duen erakundea da, ikastolentzat eta gizartearentzat gertuago egongo dena. Ikastola bakoitza indartzea ere, kooperatiba berriaren lana izango da.

 

Eskola Txikien festa handia Berrobin

Eskola Txikien festa handia Berrobin

Eskola Txikien festa handia egin zen atzo Berrobin. Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean egin zen festan jende ugari elkartu zen.

 

Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak akordioa sinatu dute

Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak datozen hiru urteetarako akordioa sinatu zuten ostiralean Baionan. Horren arabera, datozen hiru urteetan 11 irakasle gehiago izango ditu Seaskak lehen mailetarako.

 

Haurren eguna egingo dute igandean Kanbon

Seaskaren 40. urteurrena ospatzeko, festa egingo dute datorren igandean Kanbon. Haurren eguna deitu dutenak egitarau zabala eskainiko du 10:00etatik aurrera.

 

Eskola Txikiak bizirik Berrobin

Eskola Txikiak bizirik Berrobin

Igandean Eskola Txikien festa egingo dute Berrobin Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean. Goizeko 10:30etan hasiko da festa eta egun osoko egitaraua osatu dute antolatzaileek.