Hik Hasi

Hik Hasiko bilera

Kaixo denoi!

Datorren maiatzaren 28an (osteguna) bilera egingo dugu Hik Hasin, 18:30etan. 

Hau da aurreikusi dugun gai-ordena: 

1. INFORMAZIOA
    - El Secret de la lluna
    - Kubako monografikoa
    - Konstruktibismoa jardunaldia. Balorazioa
 
2. X. UDAKO TOPAKETAK
    - Hasierako ekitaldiaren diseinua
    - Ikastaroen berri
    - Ikastaroetako arduradunak izendatzea

3. HIK HASI SARIA ETA BAZKARIA

4. GURASOEN ALDIZKARIA BESTERIK

5. BESTERIK
    - Zuek proposatutakoak

 Besterik ez. Eskertuko genizueke etortzerik baduzuen edo ez maiatzaren 22a (datorren ostirala) baino lehen baieztatzea.

Eskerrik asko eta ondo ibili bitartean.

 

 

Borroka indartuko du Prekarioen Kolektiboak

Eskola laguntzaileek lanbidearen ezagutza eskatu dute beste behin ere. Duela bi urte osatu zuten Prekarioen Kolektiboa, eta gizartearen elkartasuna lortzeko sinadura bilketa egin dute azken egunotan. 2.200 sinadura inguru aurkeztu zituzten atzo Baionako Akademia Ikuskaritzan.

 

“El secret de la lluna” filma estreinatu da

“El secret de la lluna” filma estreinatu da

“El secret de la lluna” filma atzo estreinatu zen Kataluniako zazpi zinematan. Hik Hasik ekoiztutako “Ilargiaren sekretua” filmaren katalanezko bertsioa ostiralean aurkeztu zen Bartzelonako Euskal Etxean, eta bertan izan ziren besteak beste, Pirritx eta Porrotx pailazoak.

 

Dena prest Herri Urratserako

Dena prest Herri Urratserako

Igandean egingo da Senperen 26. Herri Urrats eta Bidarteko ikastola egitea da aurtengo festaren xedea. Haizea alde dugu lelopean ospatuko da eguna eta berezia izango da, aurten Seaskak 40. urtemuga beteko baitu.

 

Seaskak eta Frantziako Hezkuntza Nazionalak akordioa lortu dute

Frantziako Hezkuntza Nazionaletik jakinarazi dutenez, hiru urtetarako hitzarmena lortu dute Seaskak eta Hezkuntza ministerioak. Hainbat bileraren ostean lortu zuten akordioa, atzo Parisen egindako bileran. Seaskak, akordioa berretsi beharko du indarrean sartu baino lehen.

Hik Hasi

X. Udako Topaketetan 31 ikastaro aukeran

X. Udako Topaketetan 31 ikastaro aukeran

Hik Hasik X. Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu aurten EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin elkarlanean. Uztailaren 1, 2 eta 3an izango dira ikastaroak Donostian, EHUen Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eta Ekintza ikastolan.