Hik Hasi

Hik Hasiren 139. alea laister kalean!

Hik Hasiren 139. alea laister kalean!

Hik Hasi aldizkariaren 139. alea laister izango da kalean. Hauek dira ekaineko zenbakian landu ditugun gaiak:

Editoriala: Beti aukerak galtzen, galtzen, galtzen, galtzen, galtzen, galtzen… * Gaia: Herrietako kultur ondarea. Herritartasuna sustatzen * Elkarrizketa: Elena Cano * Ekarpenak: atlasa.net * Ekarpenak: Web 2.0 hezkuntzan * Hezkidetzaz: Hezkidetza eta hezkuntza ez-formala * Galdeidazue: Angel Pérez Gómez. Nola landu behar dugu konpetentzietan oinarritutako curriculuma? Zer aldaketa dakartza? Eskolak berrasmatu behar al du? * Nora joango gara?: BKZ abentura * Atzeko atetik: Jon Arretxe

Hik Hasi

X.Udako Topaketak. Oraindik bada izena emateko aukera!

X.Udako Topaketak. Oraindik bada izena emateko aukera!

Jende ugarik eman du izena dagoeneko X. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoetan. Uztailaren 1, 2 eta 3an izango dira Topaketak Donostian eta guztira 31 ikastaro eskaini dira. Zenbait ikastaro itxita daude honezkero, baina oraindik ere baduzue beste batzuetan izena emateko aukera. Izena emateko: www.hikhasi.eus.

 

Bizi euskal eskola! igandean Iruñean

Bizi euskal eskola! igandean Iruñean

Bizi euskal eskola! lelopean egingo du Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak urtero euskal eskola publikoaren alde egiten duen festa. Iruñean izango da, datorren igandean, eta Takoneran eta Antoniutti parkean izango dira ekitaldi nagusiak.

 

Biharko ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu dute sindikatuek

ELA, LAB, EILAS, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuen ustez “gehiegizkoak eta greba eskubidearen aurkakoak” dira biharko greba orokorrerako Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarri dituzten gutxieneko zerbitzuak.

 

Baigorriko kolegioak ikasgela elebidun berria izango du

Baigorriko kolegioan ikasgela elebiduna irekiko da datorren ikasturtean Bordeleko Akademiako Errektoreak jakinarazi duenez. Hiriburuko kolegioa ere, elebiduna izango da irailetik aurrera eta bi horiekin eskaintza indartu dela nabarmendu nahi izan du EEPk.

 

Ikastetxeek eta haur eskolek ateak zabalduko beharko dituzte etzi

Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren arabera, etzi izango den greba egunean, aurreko grebetan ez bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeak eta haur eskolak zabaldu beharko dituzte, eta ikasleei “arreta” eman.