Greba mugagabea egin dezakete jangeletako langileek

Atzo eskola jangeletako langileen % 90ek egin zuen greba sindikatuek emandako datuen arabera eta Eusko Jaurlaritzarekin eta patronalarekin akordiorik lortu ezean, ez dute baztertzen urritik aurrera greba mugagabea egitea.

 

Eguzkiari begiratuko dio Galdakaok igandean

Eguzkiari begiratuko dio Galdakaok igandean

Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa, etzi, maiatzaren 31an, izango da Galdakaon Gerizpetik eguzki begire lelopean. Eguraldiak, gainera, horretarako aukera emango duela dirudi; Galdakaora hurbilduko diren euskaltzaleek eguzkia lagun izango dutela baitio pronostikoak.

Hik Hasi

Selektibitatea eta baxoa aztergai

Selektibitatea eta baxoa aztergai

Euskal Herriak Bere Eskolak antolatuta, Selektibitatea eta Baxoa frogen gaineko azterketa pedagogiko eta politikoa egingo da datorren ekainaren 11n, Bilbon. Ikuspegi politikotik, herri gisa Hezkuntza Sistema Nazionalaren bidean eman daitezkeen urratsetan dituzten ondorioak aztertuko dituzte, bereziki Euskal Curriculumaren aplikazioan zentratuz. Ikuspegi pedagogikotik, berriz, ebaluazio sistema bera izango da azterketaren oinarria. Ikuspegi kritikotik ebaluazio sistema horren gaineko hausnarketa abiatzea da EHBEren nahia, aurrera begira ireki daitezkeen aukerak aztertzeko. Partehartzaileen artean izango dira: Aiora Filarmendi, Euskal Herriak Bere Eskola-ko kidea (dinamizatzailea); Aitziber Plazaola, Ikasle Abertzaleak-eko kidea; STEE-EILAS sindikatuko ordezkari bat; LAB sindikatuko ordezkari bat eta irakasle bat. La Bolsa eraikinean izango da mahai-ingurua, 18:00etan.

 

Jantokietan greba egingo dute gaur

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako azpikontratatutako eskola jantokietako langileek greba egingo dute gaur eta datorren ekainaren 2an eta 4an. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek egin dute grebarako deialdia.

Hik Hasi

Idazketaren didaktika urtez urte

Idazketaren didaktika urtez urte

Laister izango da eskuragai Hik Hasiren 24. Monografikoa. Idazketaren didaktika urtez urte Irune Ibarrak egindako lana da. Ildo tradizionalaren ezaugarri eta jarraibide nagusiak aipatu eta gero, ildo konstruktibistaren ezaugarri nagusiak aipatzen ditu lanak eta ondoren, bi ildoak uztartuz proposamena, adiskidetze proposamena, egin du Ibarrak. Idazkera harmonikoak ahalbidetzeko jarraibideak ere topatuko dituzue, eta baita letra larriak eta xeheak egiteko ereduak eta txantiloiak ere.

 

Euskal Eskola bizirik Iruñean

Euskal Eskola bizirik Iruñean

Arrakastatsua gertatu zen atzo Sortzen-Ikasbatuaz-ek Iruñean antolatu zuen Bizi Euskal Eskola! festa.

Ospakizunean, festa eta aldarikapena uztartu ziren Euskal Eskola Publiko Berriaren XIV. jaian, eta han bildutakoek euskal eskola bultzatzeko eta indartzeko borondatea azaldu zuten, agintarien traben gainetik.