Euskara eta gaztelania parekatuta

Euskara eta gaztelania parekatuta

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak euskara eta gaztelania parekatzen dituen Oinarrizko Hezkuntzako curriculum dekretu berria onartu zuen joan den apirilaren amaieran. Halaber, Gobernua Kontseiluak Euskal Herria terminoaren erabilera "kontzeptu kultural eta linguistikora" mugatu du. 

 

Inposaketarik ez! Aldarrikatuz

Inposaketarik ez! Aldarrikatuz

Jai giroan, "Euskal hezkuntza sistema propioa" aldarrikatu zuten milaka lagunek Bilboko kaleetan.

Euskal Herria eskola liburuetatik ezabatzea, belaunaldi berrien erdalduntzea eta beste hainbat eraso salatu zituzten EHBEko kideek. Horren aurrean, Bilboko Arriaga plazan, "Eraso gero eta larriagoei" aurre egiteko deia zabaldu zuten. EHBEko ordezkariek "Hitzetatik ekintzetara" pasatzeko garaia dela esan zuten eta "Mugarri bat jarri dugu bidean, beste bat gehiago Hezkuntza Sistema nazionalaren bidean" esanez amaitu zuten.

 

Nafar Gobernua "ZENTSURA"tzaile

Nafarroa Euskal Herrian sartzen dutela argudiatuta, zortzi ikasliburu diruz ez laguntzea erabaki du Nafarroako Gobernuak.

"Zentsura"tuen artean, liburuok daude: Elkar argitaletxearen Txanela eta Gizarte zientziak, Ereinen Ingurunea, Giltzaren Gure ingurunea eta Gizarte Zientziak, Ibaizabalen Inguruaren ezaguera eta Ikasmina SM argitaletxearen Ingurumenaren ezaguera. Lehen Hezkuntzan Inguruaren ezagutzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Historia eta Geografian erabiltzen dira ikasliburu "zentsura"tuak.

Hik Hasi

XI. Udako Topaketak. Uztailaren 1ean eta 2an

XI. Udako Topaketak. Uztailaren 1ean eta 2an

Prestatzen hasiak gara 2010eko Udako Topaketak.

Aurtengoak, uztailaren 1ean (osteguna) eta 2an (ostirala) izango dira, goiz eta arratsaldez. Hurrengo asterako utziz gero, San Fermin festekin bat egingo lituzkete eta nafarrek parte hartzeko aukera gutxiago izango lukete. Horregatik, 3 goizetan egin beharrean, 2 egunetan, goiz eta arratsaldez egitea hobestu dugu. Hala ere, ikastaroen ordu kopurua mantendu egingo da (15 ordu).

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era 

 

Greba mugagabea astean bi egunetan

Bihar eta ostegunean egingo dituzten lehenengo lanuzteak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako kudeaketa zuzeneko eskola jangeletako langileek. Datozen asteetako plana astez aste iragarriko dute.

Hik Hasi

KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA ikastaroa

KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA ikastaroa

Otsailaren 27an Donostiako Ekintza ikastolan, haize bortitzari aurre eginez, agertu ziren hamalau kideekin ikastaroa egin zuen Amelia Barquinek.

Taldea txikia izatean, elkarlanerako bidea erraztu zen eta eztabaida ugari sortzeko aukera egon zen. Azkenean, goiza emankorra izan zela aitortu zuten parte hartzaileek eta ongi baloratu zuten ikastaroa.

Ikastaroak, bestalde, interesa sortu zuen kazetari batengan. Horrela, Gaur8-k elkarrizketa interesgarria egin zion Amelia Barquini martxoaren 6an.