Hik Hasi

150. hik hasi aldizkaria - UDAKO TOPAKETAK

150. hik hasi aldizkaria - UDAKO TOPAKETAK

HIK HASI UDAKO TOPAKETAK 

Gaia: ADIERAZPEN ARTISTIKOA HEZKUNTZAN

Elkarrizketa: ALVARO BEÑARAN

Ekarpenak :

- Irakaskuntza 2.0. Lorea Fernandez eta Itsaso Izagirre

- Matematika tailerra. Karlos Garaialde

- Ahotsaren erabilera egokia. Jaione Txapartegi

- Osasun mentala. Patxi Izagirre

- Web 2.0 eta Google aplikazioak. Maite Goñi

Galdeidazue: Nola gainditu jendaurrean hitz egiteko dugun beharra?  Ana Elorza

Laburpenak: Coaching, Haurrentzako masajea, Orkestra musikaterapeutkoak, Adimen emociónala, Jolastu eta pentsatu HHn, Buru-mapak, Yoga irakasleentzat, Bideoa eta Ipuinak

Atzeko atetik: Gotzon Barandiaran

 

 

450 lagunek hartu dute parte XI. HIK HASI Udako Topaketetan

450 lagunek hartu dute parte XI. HIK HASI Udako Topaketetan

Uztailaren 1ean eta 2an egin dira aurtengo Hik Hasi Udako Topaketak Donostiako EHUren Pedagogia Fakultatean eta Ekintza Ikastolan. Orotara 450 lagunek hartu dute parte ikastaroetan.

Aurten, 21 ikastaro eskaini dira, guztiak euskara hutsean, bi egunetan. Egutegiak baldintzatuta ikastaroak goiz eta arratsalde egin dira: 09:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 18:30era.

 

 

Larunbatean manifestazioa Donostian "Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde"

Larunbatean manifestazioa Donostian "Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde"

Zenbait irakaslek eta euskararen aldeko beste hainbatek ekimen berria aurkeztu dute Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Ekainaren 26an MANIFESTAZIOA egingo da DONOSTIAn, arratsaldeko 6:00etan Bulebarretik abiatuta.

Agiria ehundik gora pertsonai ezagunek izenpetu dute, jada. Nahi duenak izena eman dezake agiriahezkuntza@gmail.com helbidean. Eta albisteen bloga izango da beste honetan: http://www.blogari.net/agiriahez 

 

Milaka lagun bildu dira Agurainen euskararen eta Ikastolaren alde

Hotzak ez zuen inor kikildu, ez eta zeruaren kolore grisak ere. Milaka lagun bildu ziren atzo Aguraingo Lautada Ikastolak antolatutako Araba Euskaraz jaian. Denak ere, egun horretarako propio hautatutako leloak zioen bezala, Gogo biziz. 

 

Eskola Txikien JAIA Altzon

Eskola Txikien JAIA Altzon

Egun ederra izan zen Eskola Txikien Jai Eguna Altzon. Jende ugari gerturatu zen bertara eta hainbat eskoletako ikaslek, irakaslek eta gurasok parte hartu zuten prestatutako jolas eta ekitaldietan.

Altzoko erraldoia izan zen bertako pertsonaia bitxia.