"Generoaren ikuspuntutik komunikaziorako tresnak" tailerrak

"Generoaren ikuspuntutik komunikaziorako tresnak" tailerrak

“Hegoaldeko emakumeak komunikabideetan. Generoaren ikuspuntutik komunikaziorako tresnak tailerrak egongo dira. Irailaren 28an eta 30ean ospatuko dira Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean, Gasteiz.

Hik Hasi

Kaixo HIK HASItarrok!

Kaixo HIK HASItarrok!

Ikasturtea aspaldi hasi bada ere, oraintxe lortzen ari gara lehen emaitzak ikustea. Espero dugu ikasturte emankorra izatea denontzat; hala opa dugu guk behintzat.

IKASTURTE ONA IZAN DADILA DENONTZAT!

 

XXVI. Bidasoa eta Oarsoaldeko Jardunaldi Pedagogikoak

XXVI. Bidasoa eta Oarsoaldeko Jardunaldi Pedagogikoak

Irailaren 13an hasi eta 29an amaituko dira arratsaldeetan egingo diren jardunaldiak.

Aurtengo gaiak honokoak izango dira: "Dena da matematika", "Gaitasun zientifikoa", "Gelako ekintza kooperatiboren egituraketa", "Ikasteko hitz egin, irakurri eta idatzi" eta "Hiritartasunaren eraketa soziala. Hezkuntza-komunitatearentzako inplikazioak".

Informazio gehiago: Irungo Berritzagunea. 943 624 050

 

Lanbide Heziketara edo Batxilergora bideratzeko erabiliko da 4. DBH

Madrileko lege berri batek 4. DBH Lanbide Heziketa edo Batxilergo ikasketetara bideratzeko egokituko du. Horretarako, legea aldatuko dela adierazi du Angel Gabilondo hezkuntza ministroak. Bere esanetan, berritzera doan Ekonomia Iraunkorra legean jaso liteke aukera hori, bertan, Lanbide Heziketaren gaineko aldaketak planteatzen ari baitira.

 

2010-2011 ikasturtea hasi da dagoeneko

Hezitzaileok irailaren 1ean lanean hasi baginen ere, ikasleak egun desberdinetan eskolaratuko dira. Lurraldeen arabera, Haur eta Lehen hezkuntzarako berezko egutegia izango dute. Horien arabera, ikasturtearen hasiera honela izaten ari da: Iparraldean irailaren 2an, Nafarroan 6an eta EAEn 7an.

 

Boluntariotza lantzeko GIDA

Boluntariotza lantzeko GIDA

Erduk “Hezkuntzaren esparruan boluntariotza lantzeko irakasleei zuzendutako materiala” unitate didaktikoa aurkeztu du. Material horrek ikastetxeetan zeharka boluntariotza sustatzea du helburu.