Ikasle gehiago eta irakasle gutxiago

Ikasle gehiago eta irakasle gutxiago

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 2.121 ikasle gehiago omen daude aurten, eta, aldiz, 262 irakasle kendu omen ditu Zelaaren Sailak, ELA, LAB eta EILAS sindikatuen arabera.

 

ORIO IRUTEN hezkuntza jardunaldiak

ORIO IRUTEN hezkuntza jardunaldiak

Azaroaren 15, 16, 18, 23 eta 25ean hezkuntza jardunaldiak egingo dira Orion. Hezkuntzaren gaineko ikuspegi berriak aurkezteko aukera egongo da.

Antolatzaileen esanetan, “Hezkuntza hizpide, hausnarketak, zalantzak partekatzeko asmotan, bakoitzaren errealitatean oinarriturik abiatu nahi ditugu jardunaldi hauek, betiko topikoak garaitu eta hezkuntzaren gainean ikuspegi berri eta fresko bat osatzeko asmoz. Oriotik hasita, gaurtik hasita, iruten hasiko baikara herri honek eta herritarrok independentziaren bidean behar beharrezkoa dugun Hezkuntza Sistema Nazionala”.

 

IRRIEN LAGUNAK KLUBA sortu da

IRRIEN LAGUNAK KLUBA sortu da

Proiektu hezitzailea da. Pirritxek Pupu eta Lore haur jaioberriak hezteko ardura izango du, eta, pailazo taldearen eta jendartearen laguntza beharko du. Bi haur horiek hezteko, pertsonaia berriak sortu dira: Tiritatxo pediatra (osasuna), Largabista basozaina (natura), Martinber (kultura), Marikalanbre eta Maritxinparta (zientzia), Ane Pirata eta Patakon (bolondreak), Lagun txakurra...

BI EUSKARRI izango ditu Klubak:

1. IRRIA aldizkaria (haurrek bere kasa edota gurasoekin, irakasleekin, hezitzaileekin lantzeko). Ikastetxeei harpidetza eskaintza berezia egin zaie.

2. IRRIEN LAGUNAK web landua (txikientzat telebistaren egitekoa bete dezake). Azaroaren 19tik martxan izango da. Helbidea: www.irrienlagunak.com

 

 

Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean

Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean

Azaroaren 18an, Leioako unibertsitateko Zientzia eta Teknologia fakultatean, "Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean" izenburupean 29. TOPAKETAK antolatu ditu SAREAN euskal eskola publikoak.

 

“Hezkuntzan aniztasun afektibo-sexuala” jardunaldia

“Hezkuntzan aniztasun afektibo-sexuala” jardunaldia

Azaroaren 13an, “Hezkuntzan Aniztasun Afektibo-Sexuala. Identitate sexuala. Transexualitatea” jardunaldia egin zen Donostian. Hirurogeiren bat kidek hartu zuten parte. Hezitzaileak izan baziren bertaratu zirenak batez ere, gurasoak, psikologoak, sexologoak eta abar ere bertan ziren. Hizlaria, Silberio Sáez Sesma, Amaltea sexologia eta psikoterapia institutuko psikologo-sexologoa izan zen. Aurkezpenak eta tailerra oso modu argian eta praktikoan egin zituen.

 

Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatuko du IAk

Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatuko du IAk

Azaroaren 17an, Nazioarteko Ikasleen Egunarekin bat eginez, Ikasle Abertzaleak taldea egungo hezkuntza sistema "arrotzaren" aurka borrokatuko da. Nafarroako Gobernuak "inposatu" nahi dituen legeak hezkuntza sistema nazionala sortzeko "atzerapausoak" direla adierazi du IAk.