Europar Batasuneko ordezkarien bisita gaur amaituko da

Gaur amaituko da Europar Batasuneko hainbat Hezkuntza ministeriotako 20 ordezkarik EAEra egin duten bisita. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hezkuntza arloan gizarte eta kultur aniztasunari erantzuteko hartu diren neurriak zuzenean ezagutzeko etorri dira Euskal Herrira.

 

Itunpeko ikastetxeetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte

Bilkura egin zuten atzo Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean itunpeko ikastetxeetako langileek. 150 langle inguru elkartu ziren ELA eta LAB sindikatuek deitutako elkarretaratzean. Bi eskaera nagusi dituzte langileek: soldata ikastetxe publikoko langileenarekin parekatzea eta eskola-ordu kopurua ere, bera izan dadila.

 

Hizkuntza ereduen erreforma eskasa dela uste du LAB sindikatuak

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak abian jarri duen hizkuntza ereduen erreformak zeresana ematen jarraitzen du. LAB sindikatuaren iritziz, osagai interesgarriak dituen arren, erreforma ez da nahikoa hurrengo belaunaldien euskalduntzea bermatzeko.

 

Jende ugari bildu zen Kilometroetan

Jende ugari bildu zen Kilometroetan

Eguraldiak lagundu egin zuen, eta giro ezinhobea izan zen Kilometroak festan. Milaka eta milaka pertsona hurbildu ziren Irurara eta Anoetara eta antolatzaileak oso gustura agertu dira Gipuzkoako ikastolen jaiak izan duen erantzunarekin. Lekukoa Donostiako Zurriola ikastolaren eskuetan dago orain, hark izango baitu Kilometroak 2009 antolatzeko ardura.

 

Hizkuntza ereduen erreforma iruzurra dela esan du Eskolak Euskaldundu-k

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatu duen hizkuntza ereduen erreforma iruzurra dela salatu du Eskolak Euskaldundu ekimenak. Proiektuan aldaketa sakonak egiteko eskatu diote Txontxu Camposek gidatzen duen sailari, eta datozen asteetan hezkuntza arloko eragileekin bilduko dira egitasmo horren gainean aldaketak proposatzeko eta Euskal Herriko egoeraren diagnostikoa egiteko.

 

Euskal Herriko ikastolak kooperatiba batean bilduko dira

Euskal Herriko ikastolak kooperatiba batean bilduko dira

Datorren ekainean egingo den batzarrean hartuko dute erabakia, baina ikastolek egitasmoa antolatu den moduan ontzat ematen badute, Euskal Herriko ikastolak erakunde bakarrean bazkidetuta bilduko dira ikasturte amaieratik aurrera. Egitura berri hori kooperatiba moduan eratuko litzateke: Kooperatiba Europarra izango litzateke.