Albistea

Alderdi politikoek hezkuntza akordioa babestu dute berriro

Alderdi politikoek hezkuntza akordioa babestu dute berriro

Hezkuntza eragileen artean Hezkuntza Legearen gaineko mobilizazioak, zalantzak eta kezkak dauden arren, hezkuntza ituna sinatu zuten alderdi politikoek berriro haren aldeko argudioak azaldu zituzten atzo Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. PP+C’s-ek mozio bat aurkeztu zuen “hezkuntzaren kalitatea hobetzeko” neurriekin, baina gainerako lau alderdiek ezezkoa eman zioten. EAJko Leixuri Arrizabalagak adierazi zuen “lege honek hezkuntzaren kalitatea hobetzea eta eraldatzea du xede eta horretarako akordioan zenbait neurri jasota daude”. Ikoitz Arrese EHBilduko legebiltzarkideak talde parlamentarioek oraindik zuzenketak egiteko denbora dutela gogorarazi zuen, eta zehaztasuna falta diren arren “bide onean” doala adierazi zuen. PSE-Eeko Maria Jesus San Josek hezkuntza egonkortzeko ituna beharrezkoa dela iruditzen zaiela esan zuen.EP-IUren izenean Isabel Gonzalezek helburua sistema duala ez “betikotzea” izan behar duela azpimarratu zuen, eta sistema publikoa hobetzeko neurriak martxan jartzea.

Albistea

HEIZEren 10. jardunaldietan etapen arteko lotura izan da aztergai

HEIZEren 10. jardunaldietan etapen arteko lotura izan da aztergai

HEIZEren 10. jardunaldiak Bilboko Hezkuntza Fakultatean bildu zituen atzo eskola publikoko zuzendariak eta beste hainbatek ikastetxetik bertatik egin zuten jarraipena. Aurten aukeratutako gaia Etapen arteko lotura izan da. Eskola publikoko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen artean dagoen lotura falta izan zen hizketagai nagusia, gainerako etapetan eta zikloetan ere lotura lantzeak duen garrantzia ahaztu gabe.

Nerea Permach EHUko irakasleak etapen arteko loturak egiteko balizko proposamen bat aurkeztu zuen, koordinazio egiturak, prozedurak eta metodologiak zein izan beharko luketen azalduz. Ondoren, taldetan bilduta gaur egungo egoera eta hori hobetzeko ikusten diren aukerez mintzatu ziren bertaratutakoak. Ikastetxeetan zeudenei ere hausnarketarako galderak bidali zitzaizkien eta erantzun guztiak jasotakoan ondorioak eta erronkak zehaztuko ditu HEIZEk.

Hazi Hezi

Mundua Gurutzetako ospitaleko seigarren solairutik

Mundua Gurutzetako ospitaleko seigarren solairutik

Minbizia diagnostikatu zioten 2017an Ainara Azkarragaren alaba Aneri; entzumen murritza du Eider Larreategiren seme Martinek eta gaixotasun arraroa Luisma Landaluzeren seme Beñatek. Aspanovas, Ulertuz eta Gure Señeak elkarteetako kideak dira hurrenez hurren, eta guztiak Bizipoza elkartearen kide dira, gizartean dagokien ikusgarritasuna ematen baitie irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoak.

Albistea

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, manifestazio jendetsua egin dute Bilbon eskola publikoa "sistemaren ardatz" izan dadin

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, manifestazio jendetsua egin dute Bilbon eskola publikoa "sistemaren ardatz" izan dadin

Azaroaren 5arekin manifestazio jendetsua egin dute Bilbon Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataformak deituta, batetik, eskola publikoa indartzea eskatu dute manifestariek, eta bestetik, Eusko Jaurlaritza ixten ari den Hezkuntza Legeari ezezkoa ematea. Milaka herritar batu dira agerraldira. Manifestazioaren deitzaileak, bestaek beste, EHIGE, HEIZE, Ikasle Sindikatua, Ikasle Abertzaleak, Ikama, Ikasle Ekintza, Gazte Komunistak,  STEILAS, CCOO Irakaskuntza, ESK izan dira, eta bat egin dute LABek, ELAk eta Ernaik.

 

 

Albistea

Kontseiluaren 'Batuz Aldatu' ekimenera eragile gehiago batu dira

Kontseiluaren 'Batuz Aldatu' ekimenera eragile gehiago batu dira

Azaroaren 5ean, larunbata, Donostiako Parke Teknologikoan elkartu ziren Kontseiluaren Batuz Aldatu ekimenaren bultzatzaileak. Ehundik gora eragileetako ordezkari eta sinatzaileek Lehen Biltzgar Nagusia egin zuten eta 2021eko ekainean adostutakoa berretsi zuten: euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea eta bermatzea esparru desberdinetan, hizkuntza politiketan eragiteko helburuz. Horretara iristeko, ezagutzaren unibertsalizazioa eta euskara erabiltzeko eremuen sorrera eta saretzea funtsezkotzat jo zituzten.

Albistea

Euskararen unibertsalizazioaz jarduteko jardunaldiak Gasteizen

Euskararen unibertsalizazioaz jarduteko jardunaldiak Gasteizen

Azaroaren 10ean eta 11an, Jauzirako Prest izenpean, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide izango dituen jardunaldiak egingo dira Gasteizko San Prudencio Fundazioan, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatuta. Hiru ardatz nagusitan banatuko dira jardunaldiak, ezagutzaren unibertsalizazioan eragiten duten hiru eremu nagusietan: hezkuntza arautua; hizkuntzaren transmisioa eta sozializazioa; eta helduen euskalduntzea. Eremu bakoitzean marko teorikoak eta ikuspegi praktikoak landuko dira. Izena emateko azken eguna azaroaren 7an
https://kontseilua.eus/jauzirako-prest/