Hik Hasi

KOOPHEZI, ikasle kooperatiboaren profila neurtzen

KOOPHEZI, ikasle kooperatiboaren profila neurtzen

Oxel Azkaratek Pertsona Kooperatiboaren definizio bat eta ezaugarritze bat eraiki du, eta profilaren garapenerako eta ebaluaziorako aldagai gakoak identifikatu eta zehaztu ditu, hezkuntza ikuspegi batetik, Teoria Funtsatua metodologiaren urratsak jarraituta, bere tesian. Definizio eta ezaugarritze horretan oinarrituta Pertsona Kooperatiboaren profila ikasle gazteetan (16-22 urte) neurtzeko tresna bat sortu du, froga psikometrikoen sorkuntzarako nazioartean ezarrita dauden eredu estandarrak markatzen dituen irizpideak jarraituta. Dagoeneko Gipuzkoako hainbat ikastetxetan pasatzen ari dira KOOPHEZI-i testa, gerora Azkaratek eta MUko HUHEZI fakultateko Eragin ikerketa-taldeko ikerlariek beste hainbat profil neurtzeko egin dituzten azterketa psikometrikoekin batera. 

Hazi Hezi

Heriotza, bizitzaren oihartzuna

Heriotza,  bizitzaren  oihartzuna

Nola hitz egin haur eta nerabeekin heriotzari buruz? Jaiotzen garenean ziur dugun gertaera bakarra da noizbait hil egingo garela, eta hala ere, faktore ezberdinak tarteko, hitz egiteko gai zaila izaten jarraitzen du gurean. Are gehiago haur eta gazteekin. Iñaki Peña medikua, Patxi Izagirre psikologoa eta haren ibilbidearekin bat egin duen alaba Ane Izagirreren ahotsak bildu ditugu. Hiru adituek argi dute heriotzaz hitz egitea zein garrantzitsua den, egiatik eta naturaltasunez. COVID-19ak eragindako pandemiak lehen lerroan jarri du gaia. Pandemia medio, gaiari behingoz seriotasunez helduko zaionaren esperantza dute; tabu izateari utzi eta normalizatu.

Albistea

Euskal Hezkuntzaren Liburu Zurirantz, lehen urratsa

Euskal Hezkuntzaren Liburu Zurirantz, lehen urratsa

Euskal Herri osoko hezkuntza hobetzeko xedez, nazio ikuspegiarekin eta zubiak eraikitzea helburu, Euskal Herriko osoko ehun pertsona anitz, “ehun zubigile”, elkartu ditu Eusko Ikaskuntzak  euskal hezkuntza sistemaz hausnartzeko pasa den larunbatean, Donostiako Eureka zientzia museoan. Aztikerrek, Elhuyarrek eta EHU-Parte Hartuzek dinamizaturik, hiru ardatzetan egin dute hausnarketa hezkuntza agenteek: hezkuntza, aniztasuna berdintasunean; hezkuntzaren antolamendua; eta hezkuntza ezagutzaren jendartean. Hezkuntzako Liburua Zuria idazteko lehen abiapuntua ezarri du hausnarketa zabal honekin Eusko Ikaskuntzak. Bertan parte hartu dute Hik Hasiko hainat kidek. Hurrengo urratsa urriaren 22an egingo da, Gasteizen. EAEn hezkuntzari buruzko hitzarmen bat izango da jorragai, hezkuntza legea bideratzeko .

Albistea

Euskal Herri osoko haurrak itzuli dira dagoeneko ikastetxeetara

Euskal Herri osoko haurrak itzuli dira dagoeneko ikastetxeetara

Sare eta lurralde guztietan hasi da, dagoeneko ikasturte berria.  Iazko antzeko neurri eta protokoloekin itzuli dira itzuli haur eta gaztetxoak ikastetxeetara. Ipar Euskal Herriko ikasleak izan dira itzultzen lehenak, irailaren 2arekin hasi baitziren.  Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxe gehienetan irailaren 7an hasi ziren eta irailaren 8arekin hasi dira, ostera, hiru lurralde horietako ikastetxe publikoetako ikasleak eta Nafarroakoak.

Hazi Hezi

Maite Mutuberria: “Marrazten dudanean, askatasunaren eta perfekzioaren arteko borroka etengabea da"

Maite Mutuberria: “Marrazten dudanean, askatasunaren eta perfekzioaren arteko borroka etengabea da"

Marraztu, ala arratsaldero matematikak egiten jarraitu? Argi zeukan Maite Mutuberriak. Jolasari eutsi nahi izan zion eta jolasak ekarri du egun Euskal Herrian dagoen liburu ilustratzaile garrantzitsuenetako bat izatera, nahiz eta bidean lohian ibili, nahiz eta bidean sufritu.

Hik Hasi

Iturria agor ez dadin

Iturria agor ez dadin

Joxe Mari Auzmendi hezkuntza bekaren lehen deialdia aurkeztu dute Hik Hasik eta Hernaniko Udalak. Auzmendik bere ibilbidean jorratu zituen lau hezkuntza balioren inguruko proiektuak lagunduko ditu Hernaniko Udalak eta Hik Hasik sustatuko bekak: hobekuntza pedagogikoa; euskara eta euskal kulturaren biziberritzea; herri hezitzailea eta inklusioa.